Politika -

Krisia Nafarroan

Barcina: 'Jimenezek kolokan jarri du Nafarroaren sinesgarritasuna'

Nafarroako Gobernuko presidenteak "desleialtasuna" egotzi dio presidenteorde ohiari.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
"Desleialtasuna" egotzi dio Barcinak Roberto Jimenezi

01:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak "desleialtasuna" eta foru erkidegoaren sinesgarritasuna "kolokan jartzea" egotzi dio Roberto Jimenez presidenteorde ohi eta PSNko idazkari nagusiari.

Barcinak kargutik kendu du gaur goizaldean, baina UPN-PSN itunari eusteko asmoa agertu du. Dena dela, sozialistek baieztatu egin dute Gobernua utzi eta oposiziora pasatuko direla.

Nafarroako Parlamentuan kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, gobernuburuak azaldu du harremana Jimenezekin hautsi duela, ez PSNrekin, atzo arratsaldean igorritako agiri baten ondorioz. Ohar horretan, sozialistek Barcinari berari egotzi zioten Nafarroako Gobernuaren egoera ekonomikoa.

Foru Gobernuko buruak adierazi du UPN-PSN itunaren aldekoa dela, baina betiere "leialtasunez jokatzen bada". Halaber, defendatu egin du Elena Torres eta Anai Astiz kontseilari sozialistek Exekutiboan egindako lana. Hain justu, bi horiek dimisioa aurkeztu dute gaur goizaldean, Jimenez kargutik kendu dutela jakin eta gero.

Barcinak baieztatu duenez, bi alderdion arteko itunaren jarraipena egiteko batzordea 13:00etan bilduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea