Politika -

KATALUNIA

Fiskaltza ez dator bat Llarenaren irizpidearekin eta Puigdemont desordena publikoengatik zigortzea eskatu du

Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohien kontrako atxilotze aginduan desordena publiko larrien delitua gehitzea ere eskatu du.

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltza ez dator bat Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuaren tesiarekin. Izan ere, sedizio delitua indargabetzen eta dirua bidegabe erabiltzeko delitua murrizten duen legea indarrean sartu arren, Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiari dirua bidegabe erabiltzea ez ezik desordena publiko larriak leporatu ahal zaizkiola uste du.

Ministerio Publikoak helegitea jarri dio Puigdemonti sedizio delitua erretiratzen dion Llarena epailearen autoari. Halaber, Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohien kontrako atxilotze aginduan desordena publiko larrien delitua gehitzea ere eskatu du.

Hala ere, ez du aldaketa bera eskatu Lluis Puig kontseilari ohiarentzat eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiarentzat.

Javier Zaragoza, Consuelo Madrigal, Fidel Cadena eta Jaime Moreno fiskalek azaldu dutenez, ez datoz bat Kataluniako prozesuaren instrukzioa daraman epaileak lehen sedizio delitu gisa kalifikatu ziren delituei buruz egin duen balorazioarekin. Auzitegi Goreneko Fiskaltzak interpretatzen duenez, "(ikertutako) egitateak desordena publikoak dira, Zigor Kodearen 557.2 artikuluko elementu guztiak betetzen direlako: taldean jardutea, bake publikoaren aurka egitea, ebazpen judizialak ez betetzea eta indarkeriazko ekintza tipikoak egitea, larderia, pertsonak arriskuan jarriz bide publikoak oztopatzea edo funtsezko zerbitzuak aldatuz eraikinak inbaditzea".

Dirua bidegabe erabiltzeagatik eta desordena publiko larriagatik 17 urteko espetxe zigorra ezar diezaiekete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Auzitegi Gorena albisteak Delituak azken ordukoa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Puigdemont gaur Kataluniako prozesua zuzenean