Politika -
Frantziako hauteskundeak
Iparraldeak bi diputatu sozialista eta zentrista bat aukeratu ditu
Alliot-Marie eta Grenet UMPko kideek ez diote Asanblea Nazionaleko eserlekuari eutsi, eta Maitiak ez du eserlekurik lortu. Lassalle zentrista eta Capdevielle eta Alaux sozialistak dira hautatuak.
Erredakzioa
Ipar Euskal Herrian ere Frantziako Estatuko joerari eutsi diote hauteskundeetan, eta aukeratu beharreko hiru diputatuetatik bi sozialistak izan dira; hirugarrena, zentrista.
Hori horrela, Michele Alliot-Marie, Jean Grenet eta Frantxua Maitia ez dira Asanblea Nazionalean izango.
Jean Lassalle zentrista eta Colete Capdevielle eta Silviane Alaux sozialistak dira Iparraldeko diputatu berriak.
Azken 5 urteetan diputatu aulkia izan duten Jean Grenet eta Michele Alliot-Marie UMPko kideak hauteskundeetako galtzaile izan dira. Beraien ordez aukeratu dituzten bi hautagaiak sozialistak dira.
Bestalde, laugarren barrutian, Frantxua Maitia sozialistak ez dio aurrea hartu Jean Lassalle zentristari.