Politika -
Hauteskundeak Frantzian
Frantziako sozialistek gehiengo absolutua lortu dute bigarren itzulian
François Hollande presidenteak frantziarren babesa jaso du igande honetan izandako hauteskundeen bigarren itzulian, eta, ondorioz, bere politika mugarik gabe ezarri ahalko du.
Erredakzioa
François Hollande presidenteak babes osoa jaso du igande honetan izandako Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian. Alderdi Sozialistak gehiengo absolutua lortu du, eta honi esker, ekologistekin eta Ezkerreko Fronteekin eskatutako mugarik gabe garatu ahalko du bere egitarau politikoa.
Hauteskundeen behin betiko emaitzak ezagutu baino lehen Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak esan duenez, "frantziarrek koherentzia hautatu dute, eta garai berri honetan Parlamentuan adostutakoa errespetatuko dugu".
"Orain erronka handiak ditugu aurrean", onartu du ministroak. "Hollanden politikaren gakoak Europa hazkundera bideratzea eta espekulazioaren ondorioak ekiditzea izango dira", azpimarratu du.
Parlamentuko jezarlekuei dagokionez, baliteke Alderdi Sozialistak 312 eta 321 jezarleku bitartean lortzea (gehiengo absolutua 289 jezarlekuetan kokatuta dago).
Hauteskundeetan kale egin dutenak
Hauteskundeetan espero zituzten emaitzak lortu ez dituztenen artean Segolene Royal sozialista, Marine Le Pen muturreko eskumakoa eta François Bayrou daude.
Frantzian politikari ezagunak dira, eta igande honetako hauteskundeetan lortutako emaitzen ondorioz, Parlamentutik at geratu dira.