Politika -

Goi-bilera Bartzelonan

Espainiak eta Frantziak lantalde bat sortu dute mugako pasabideak berriro irekitzeko

Horietako lauk Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituzte: Izpegi, Hendaia–Santiago zubia, Aldude eta Iturzaetako lepoa. Urkulluk horiek berriz zabaltzea eskatu zuten gutun bidez. Lehendakariaren gutuna aipatu du Sanchezek, eta planteatzen dituen gaiak goi-bileran "aztertu" dituztela ziurtatu du.

Pedro Sanchezek eta Emmanuele Macronek elkarlanerako hitzarmen berria sinatu dute
Pedro Sanchezek eta Emmanuele Macronek elkarlanerako hitzarmen berria sinatu dute
Pedro Sanchezek eta Emmanuele Macronek elkarlanerako hitzarmen berria sinatu dute

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak eta Frantziak lantalde bat sortzea adostu dute, bi estatuetako segurtasun indarren talde bateratuak sortzeko eta mugako pasabideak berriro zabaltzeko. Frantziako Gobernuak segurtasun arriskuak argudiatuz itxi zituen pasabideak.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteak Bartzelonako Arte Museo Nazionalean (MNAC) egindako goi-bileraren osteko prentsaurrekoan iragarri duten akordioetako bat da.

Sanchezek azaldu duenez, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak eta Gerald Darmanin Frantziakoak "lantalde bat" sortzea adostu dute, bi estatuetako "segurtasun indarren talde bateratu batzuk sortzeko ideia nola garatu ikusteko", pasabide horiek berriro irekitzeko.

Bestalde, Macronek defendatu du pasabideen itxierak "Schengen akordioaren arabera" egin zirela, "salbuespenezko" neurriak direlako migrazio irregularragatik eta terrorismo arriskuagatik, eta, zehazki, 2020ko Nizako atentatua aipatu du, Italiako muga zeharkatu ondoren Frantzian "modu irregularrean" bizi zen tunisiar batek egindakoa.

Guztira, zortzi pasabide daude erabat itxita, eta horietako lauk Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituzte: Izpegi, Hendaia–Santiago zubia (Lapurdi), Aldude (Nafarroa Beherea) eta Iturzaetako lepoa (Zuberoa).

Lizuniagako pasabidea, Sara eta Bera artean. Irudia: EITB Media

Horietako beste lauk Kataluniarekin muga egiten dute: Coll de Banyuls, Enveigt-Ruta de La Vignol, Les Illes-Coll de Manrella eta Puigcerda–Chemin D Aja.

Zortzi horiei zati batean itxitako beste bat gehitu behar zaie, Aragoiko Bielsa-Aragonuet tunelekoa, gauetan ixten dena.

Mugako pasabideak irekitzea Espainiako Gobernuaren eta Frantziarekin muga egiten duten herrien exekutiboen eskaria zen, eta, ildo horretan, Pere Aragones Generalitateko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak eskatu zuten gutun bidez.

Prentsaurrekoan, lehendakariak bidalitako gutuna aipatu du Sanchezek, eta planteatzen dituen gaiak goi-bileran "aztertu" dituztela ziurtatu du.

Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu
Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu
Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu

1:24

Adiskidetasun Ituna

Sanchezek eta Macronek  Espainia eta Frantziaren arteko lehen Adiskidetasun Tratatua sinatzeko. Hitzarmen honek bi herrialdeen arteko elkarlana indartzeko helburua du. Bilera Bartzelonan egiteak Kataluniako talde independentisten haserrea piztu du eta protesta ekintzak egin dituzte proces-ak bizirik dirauela aldarrikatzeko.

Sinatu duten Adiskidetasun Tratatu horrek Frantziak eta Espainiak "une honetan dituzten harreman onak" zigilatzen dituela eta hurrengo urteetarako marko juridiko bat ezartzen duela adierazi dute bi agintariek bileraren ondorengo prentsaurrekoan. Hainbat arlotan harremanak estutzea ahalbideratuko duela aipatu dute. Besteak beste, zientzian elkarlana bultzatzea, turismo jasangarri eta berritzailea sustatzea, formazioan eta hezkuntzan egitasmo bateratuak gauzatzea, ekonomia berdea eta digitala indartzea; berdintasun gaietan elkarlana eta nekazaritzako aliantzak ekarriko dituela ziurtatu dute.

Horrez gainera, bi herrien arteko konexio energetikoak garatzeko lanean jarraitzeko konpromezua sinatu dute. Hain zuzen ere, H2Met proiektua bultzatuko dutela azpimarratu dute. Hidrogeno deskarbonizatua garraiatuko duen egitasmo honek Frantzia, Espainia eta Portugal lotuko ditu.

Hitzarmenaren beste alorretako batean, polizien arteko elkarlana indartzea eta mugetan eta aduanetan elkarrekin jardutea adostu dute. Besteak beste, migrazio-gaiak jorratuko dituen lantalde berezi bat sortu dute. Horren harira, Espainiak mugetako pasabide guztiak zabaltzea eskatu du, tartean, Frantziak itxita dituen Euskal Herriko bostak. Frantziak, ordea, aurrez aipatutako lantaldeak emango dituen aurrerapausuen arabera zabaldu nahi ditu pasabide horiek.

Azkenik, tratatu honek ministroen kontseiluetarako beste herrialdeko agintarien gonbidapenak ahalbideratuko ditu; alegia, gobernu bakoitzeko ministroek bestearen ministroen kontseiluan parte hartuko dute hiru hiletik behin eta txandaka.

Protesta-ekintzak

Kataluniako independentismoak ez du begi onez ikusi bitariko batzar hau Bartzelonan egitea eta protesta-ekintzekin erantzun du. ANCk, Òmnium Culturalek eta Errepublikako Kontseiluak deituta, milaka lagun elkartu dira goizean goizetik Montjuicen, bilkura egin duten Kataluniako Arte Museo Nazionalaren inguruan. "Hemen ez da ezer amaitu" lelopean, proces-ak bizirik dirauela aldarrikatu nahi izan dute.

Elkarretaratzean irakurri duten manifestuan Espainia eta Frantzia "Estatu hipokritak" direla esan dute. Normaltasun irudia eman nahi dutela baina oinarrizko eskubideak etengabe urratzen dituztela salatu dute.

Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu
Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu
Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu

1:24
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bartzelona Espainiako Gobernua Pedro Sánchez albisteak Eguneko albisteak Albisteak Frantziako presidentea azken ordukoa Frantziako Gobernua