Politika -
Dokumentazioa
Divar: Ospeari ihes egin, baina eskandaluak harrapatu zuen epailea
Carlos Divar epaile andaluziarrak Deustuko Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Durangoko epaitegian jardun zuen bere hastapenetan. Egun, bere ibilbide profesionala kolokan dago.
G. Palacios
2008ko irailaren 22an asko eta asko harrituta geratu ziren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Divar izendatu zutela ikusita.
Garai hartan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bizi zuen egoera nahasia zen eta Divarren izendatzea konponbidea bilatzeko adostasunaren ondorio bezala ulertu zen. Alabaina, asko ez zuten aukeraketa hori ulertu, bereziki Espainiako Gobernuan zegoela eta Divarren izaera kontserbadorea eta erlijiosoa kontuan hartuta.
Horrez gain, baziren beste arrazoi batzuk Estatuko hirugarren boterea Divarren esku uztea ulertezintzat jotzeko, hala nola, ordura arte politika judizialetik kanpo egon zela eta bere ibilbide profesionalean prestigiorik lortu ez zuela.
2008an, ibilbide luzea eginda zuen Auzitegi Nazionalean: 28 urte eta azken zazpiak presidente moduan. Nolanahi ere, instrukzio-epailea zen batez ere eta inoiz ez zen epaimahai bateko kide izan eta, ondorioz, inoiz ez zuen ebazpenik eman. Gainera, Auzitegi Goreneko magistratuaren kategoria ere ez zuen orduan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente izendatu ostean, Goreneko presidentetza eskuratu bazuen ere. Bestalde, bere aldeko argudioak ere bazeuden, besteak beste, bere apaltasuna. Ohikoa bilakatu zen epaile “izarrak” (Baltasar Garzon, Fernando Grande-Marlaska edo Javier Gomez Bermudez, esaterako) nabarmantzea, baina Divarrekin joera hori aldatu egin zen. Kontseilu Nagusiko nahiz Auzitegi Goreneko epaileentzako inork ez zekien Divarrengandik zer espero zitekeen, baina hilabeteek aurrera egin zuten heinean, progresista eta kontserbadoreen artean ondo moldatzeko gai zela erakutsi zuen. Margarita Robles eta Manuel Almenar eragin gehien zuten epaileekin harreman ona izan zuen eta Albert Ruiz-Gallardon egungo Justizia ministroarekin ere bai. Baina joan den maiatzaren 7an eskandaluak Divar harrapatu zuen eta begirada guztiak beregana zuzendu ziren. Jose Manuel Gomez Benitez bokalak Divarren kontrako salaketa jarri zuen Fiskaltzan, diru publikoa erabilita azken hiru urteotan Marbellara hainbat bidaia pribatu egin dituela egotzita. Agian, argi publikoak egindako minak itsututa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ez zen azkar eta ongi erantzuteko gai izan: polemika prentsa-ohar baten bidez amaitutzat ematen ahalegindu zen eta 23 egun behar izan zituen aurpegia eman eta komunikabideen aurrean agerraldia egiteko. Hori bai, kontzientzia garbi daukala berresteko egin zuen agerraldia.
Datu biografikoak
Jose Carlos Divar Blanco Malagan jaio zen 1941eko abenduaren 31n. Egun, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentea da.
Ikasketak Deustuko eta Valladolideko unibertsitateetan egin zituen eta bere ibilbide profesionala 1969an hasi zuen, Durango bezalako herrietako epaitegietan lan eginda. Magistratu bezala postu bat eman zioten Donostiako Auzitegian 1979an eta gerora, 1980an, Auzitegi Nazionalera iritsi zen, instrukzio-epaile moduan jarduteko.
2008ko irailaren 22an asko eta asko harrituta geratu ziren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Divar izendatu zutela ikusita. Garai hartan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bizi zuen egoera nahasia zen eta Divarren izendatzea konponbidea bilatzeko adostasunaren ondorio bezala ulertu zen. Alabaina, asko ez zuten aukeraketa hori ulertu, bereziki Espainiako Gobernuan zegoela eta Divarren izaera kontserbadorea eta erlijiosoa kontuan hartuta. Horrez gain, baziren beste arrazoi batzuk Estatuko hirugarren boterea Divarren esku uztea ulertezintzat jotzeko, hala nola, ordura arte politika judizialetik kanpo egon zela eta bere ibilbide profesionalean prestigiorik lortu ez zuela. 2008an, ibilbide luzea eginda zuen Auzitegi Nazionalean: 28 urte eta azken zazpiak presidente moduan. Nolanahi ere, instrukzio-epailea zen batez ere eta inoiz ez zen epaimahai bateko kide izan eta, ondorioz, inoiz ez zuen ebazpenik eman. Gainera, Auzitegi Goreneko magistratuaren kategoria ere ez zuen orduan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente izendatu ostean, Goreneko presidentetza eskuratu bazuen ere. Bestalde, bere aldeko argudioak ere bazeuden, besteak beste, bere apaltasuna. Ohikoa bilakatu zen epaile “izarrak” (Baltasar Garzon, Fernando Grande-Marlaska edo Javier Gomez Bermudez, esaterako) nabarmantzea, baina Divarrekin joera hori aldatu egin zen. Kontseilu Nagusiko nahiz Auzitegi Goreneko epaileentzako inork ez zekien Divarrengandik zer espero zitekeen, baina hilabeteek aurrera egin zuten heinean, progresista eta kontserbadoreen artean ondo moldatzeko gai zela erakutsi zuen. Margarita Robles eta Manuel Almenar eragin gehien zuten epaileekin harreman ona izan zuen eta Albert Ruiz-Gallardon egungo Justizia ministroarekin ere bai. Baina joan den maiatzaren 7an eskandaluak Divar harrapatu zuen eta begirada guztiak beregana zuzendu ziren. Jose Manuel Gomez Benitez bokalak Divarren kontrako salaketa jarri zuen Fiskaltzan, diru publikoa erabilita azken hiru urteotan Marbellara hainbat bidaia pribatu egin dituela egotzita. Agian, argi publikoak egindako minak itsututa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ez zen azkar eta ongi erantzuteko gai izan: polemika prentsa-ohar baten bidez amaitutzat ematen ahalegindu zen eta 23 egun behar izan zituen aurpegia eman eta komunikabideen aurrean agerraldia egiteko. Hori bai, kontzientzia garbi daukala berresteko egin zuen agerraldia. Datu biografikoakJose Carlos Divar Blanco Malagan jaio zen 1941eko abenduaren 31n. Egun, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentea da. Ikasketak Deustuko eta Valladolideko unibertsitateetan egin zituen eta bere ibilbide profesionala 1969an hasi zuen, Durango bezalako herrietako epaitegietan lan eginda. Magistratu bezala postu bat eman zioten Donostiako Auzitegian 1979an eta gerora, 1980an, Auzitegi Nazionalera iritsi zen, instrukzio-epaile moduan jarduteko.