Politika -

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Azazetan eraiki asmo duten parke eolikoa geldiarazteko eskatu dio Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzari

Gasteizko Mendiak Babestutako Naturguneen Sarean sartzeko ere eskatu dio. EH Bilduk aurkeztutako ekimena babestu dute PPk eta Elkarrekin Podemosek, baina aurka bozkatu dute udal gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk.

Gasteizko Udalaren fatxada. EITB MEDIAren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Gasteizko Udalaren fatxada.
Gasteizko Udalaren fatxada. EITB MEDIAren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaistezko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Aixeindar sozietateak Azazetan eraiki asmo duen parke eolikoa gelditzeko eta Gasteizko Mendiak Babestutako Naturguneen Sarean sartzeko.

EH Bilduk aurkeztutako mozioa PPk eta Elkarrekin Podemosek babestu dute, baina udal gobernua sustengatzen duten EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute.

Arabako Dulantzi, Iruraiz Gauna, Donemiliaga, Arraia Maeztu eta Bernedo udalerrietan kokatuko den Azazetako proiektu eolikoak 8 aerosorgailu izango ditu eta 40 megawatt (MW) ekoizteko gaitasuna energia sortzeko ahalmena izango du. Aixeindarrek, Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak sortutako sozietateak, sustatutako ekimena da.

Eusko Jaurlaritzak aste honetan jakinarazi duenez, Azazetako proiektuak "berehala" jasoko du ingurumen baimena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Politika EAJ-PNV Araba Herriak eta Hiriak Euskal mendiak bideoak EH Bildu Araba PSE-EE Araba PP Araba Albisteak Gaur Gasteiz Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Ingurumena Energia jasangarriak Energia kontsumoa