Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Laura Garrido, Leopard tankeak bidaltzeari buruz: "Sanchezek neurria ematea espero dut"

Europar Batasuneko herrialdeen alboan egoteko deia egin dio Euskadiko PPko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuko presidenteari. "Ukrainari lagundu behar zaio, asko baitugu jokoan", gaineratu du.

Laura Garrido Radio Euskadin
Laura Garrido Radio Euskadin
Laura Garrido Radio Euskadin

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniak atzo iragarri zuen Leopard tankeak bidaliko dituela Ukrainara, AEBk baieztatu ostean gauza bera egingo duela Abrams tankeekin. Leopard tanke gehien dituen Europako hirugarren herrialdea da Espainia, eta, testuinguru horretan, Euskadiko PPko idazkari nagusiak "egoerak eskatzen duen mailan" jardutea eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, Europar Batasuneko herrialdeen alboan egoteko deia egin dio Laura Garridok Espainiako Gobernuko presidenteari. "Ukrainari lagundu behar zaio, asko baitugu jokoan" adierazi du, bertako jendeari lagundu behar zaiola gaineratu aurretik.

Bestalde, Gasteizko epaitegi batek hizkuntza eskakizunen inguruan emandako epaiaz ere hitz egin du. Horren arabera, B2 euskara maila egiaztatu ez zuten udaltzainak onartzera behartu dute Poliziaren Euskal Akademia. Arabako legebiltzarkide ere badenak "elebitasun adeitsuaren" alde hitz egin du, eta "euskararen erabilera alderdikoia" albo batera uzteko. Horren esanetan, "neurrigabeko exijentziak mesede txikia egiten dio euskarari: azkenean, pertsona askok euskara ikasten dute hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko eta lanpostua lortzeko, baina gero ez dute hitz egiten".

Era berean, pertsona batek administraziorekin euskaraz komunikatzeko duen eskubidea bermatu behar dela aitortu du. Nolanahi ere, tokian tokiko egoera linguistikoaren araberako plangintza bat egitearen alde agertu da eta bi muturreko adibide jarri ditu: Gasteiz, "euskarazko eskaria oso txikia baita", eta Goierri edo Oiartzun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika PP Bizkaia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Espainiako Gobernua argazkiak