Politika -

Atentatuaren 25. urteurrena

'ETAren krudelkeriaren orbainik handiena da Hipercor'

Patxi Lopezek biktimen ''nagusitasun morala'' aldarrikatu du. ''Gertatutakoa ahazten badugu, gertatu ez balitz bezala izango da, eta hiltzaileak hiltzaile izateari utziko dio'', ohartarazi du.

Patxi Lopez lehendakaria, Hipercorreko biktimen omenaldian. EITB
Hipercorreko atentatuaren biktimen omenaldian izan da Lopez

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Patxi Lopez ''nagusitasun morala'' Hipercorreko atentatuaren 25. urteurrena 'ETAren krudelkeriaren orbainik handiena da Hipercor'

Lehendakariak gogora ekarri duenez, ETAk etengabeko arrastoa utzi du egutegian, eta, zentzu horretan, Eduardo Puelles gaur hiru urte atentatuan hildako agentea aipatu du bereziki hitzaldian.

hutsenez betetako zauri duintasun

Patxi Lopezek bereziki azpimarratu du biktimek ''mendekua eskatua ez izana'', ''mespretxuak, isilune luzeak eta amaierarik gabeko ahanztura'' jasan behar izan badituzte ere.

Ekitaldian, biktimen ''nagusitasun morala'' aldarrikatu du lehendakariak. ''ETAren amaiera ez da erakundeak egindako kontzesioa izan'', esan du. ''Zero tolerantziagatik, polizia jardunaren eraginkortasunagatik, bere jardunari zilegitasun etikoa kentzeko egindako lanagatik, biktimek erakutsitako adore eredugarriagatik... utzi du jarduna ETAk'', esan du.

''Lortutakoa itzulezin egitea da orain erronka'', gaineratu du; eta, horretarako, hiru ideia azpimarratu ditu lehendakariak: egia, justizia eta demokrazia. Era berean, ETAren atentatuak ahatz ez daitezela eskatu du, atentatuok ahazteak ekintzen erantzukizuna dutenen ''absoluzioa'' ekar ez dezan. ''Gertatutakoa ahazten badugu, gertatu ez balitz bezala izango da, eta hiltzaileak hiltzaile izateari utziko dio'', ohartarazi du.

''Terrorismoari gailendu izana eskaini diezaiokegu biktimen memoriari'', esan du.

ETArekin ez negoziatzeko konpromisoa berretsi die Gobernuak biktimei

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ETArekin sekula ez negoziatzeko konpromisoa berretsi die biktimei. Horren hitzetan, behin erakunde armatua polizia bideen bitartez garaitua izan ondoren, ez du negoziaziorako tarterik, eta desegitea du aukera bakarra.

Hipercorren orain 25 urte ETAk egindako atentatuaren urteurrenarekin bat eginez, terrorismoaren biktimei omenaldia egin diete goizean Bartzelonan, eta bertan izan da Barne ministroa.

Espainiar gizarteak ETAri ez diola ezer zor esan du ministroak. Horren ustez, gainera, terrorismoaren bukaeran ''garaileak'' eta ''garaituak''egon behar dira. ''ETAren kasuan Zuzenbide Estatua, demokrazia etaaskatasuna dira garaileak; eta hiltzaileak eta terroristak, berriz,garaituak'', esan du.

Estatuak biktimen sufrimendua ''berandu'' aitortu duela onartu du Fernandez Diazek (''hobe berandu inoiz ez baino'', esan du), eta omenaldia egiteko aukeratutako egunak Hipercorreko sarraskiarekin bat egitea kasualitatea izan ez dela azpimarratu du.

Atentatua

1987ko ekainaren 19an,ETAk amonalez eta gasolinaz betetako auto bat jarri zuen BartzelonakoHipercor merkataritza-gunearen aparkalekuan, eta horretaz behin bainogehiagotan ohartarazi arren, 21 pertsona hil ziren, bonba-autoak eztanda eginda. Atentatuhorren bi egile Santiago Arrospide eta Rafael Caride Simon izan ziren,eta 790 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten. 2004ko uztailean, AuzitegiGorenak berretsi egin zuen zigor hori.

Epaiaren arabera,Santiago Arrospidek agindu zuen Hipercorreko merkataritza-guneari erasoegitea, eta Caride Simonek gauzatu zuen atentatua, ETAren ‘Bartzelonataldea’ren buru zela, ETAko beste bi kideren laguntzarekin.

Bestebi kide horiek Domingo Troitiño eta Josefa Ernaga Esnoz izan ziren.1989an zigortu zituen Auzitegi Nazionalak, 794 urteko kartzela-zigorraezarrita, aipatu atentatuan parte hartzeagatik.

Biktimen eta presoen arteko bilerak

Hipercorreko atentatuko biktimetako bat erasoaren egileetako batekin bildu zen joan den astean. Protagonistak Robert Manrique eta Rafael Caride Simonizan dira. Duela urtebete inguru gutuna igorri zion presoak Manriquerieta joan den ostiralean Zaballako espetxean (Gasteiz) elkartu zirenbiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea