Politika -
Omenaldia Eduardo Puellesi
Puellesek ETAko presoen eta biktimen arteko bilerak kritikatu ditu
Duela hiru urte hil zuen ETAk Eduardo Puelles Polizia inspektorea. Gaur haren omenaldian, anaiak esan du biktimen eta ETAko kideen arteko bilerak biktimentzako kaltegarriak direla.
Erredakzioa
Josu Puellesek, Eduardo Puelles Polizia inspektorearen (ETAk duela hiru urte hil zuen) anaiak, esan du gizarteratze planean sartutako biktimen eta ETAko kideen arteko bilerak biktimentzako oso kaltegarriak direla.
Puellesek hitzok anaiari Arrigorriako aparkalekuan egindako omenaldian esan ditu. Leku horretan hil zen Eduardo Puelles bere kotxean auto bonba bat jarri zutelako 2009ko ekainaren 19an.
Emandako hitzaldian, oso kritiko azaldu da gizarteratze planarekin, eta biktimen eta ETAko kideen arteko bilerekin, baita bizikidetza planekin ere, bere hitzetan, "horiek biktimengan frustrazioa sortzen dute, eta Zuzenbide Estatuarentzat eta demokraziarentzat kaltegarriak dira", gaineratu du.
Puellesek azaldu duenez, bere familiak ez du anaiaren hiltzailearekin biltzea eskatuko, horrek ez diolako "ezer ekarriko".
Bilera horiek ETAko kideen interes pertsonaleko estrategia baten emaitza direla esan du Josu Puellesek, “euren zigorgabetasuna bultzatzeko", gaineratu du. "Ez dago benetako damurik" nabarmendu du.