Politika -
Amaiurreko diputatu berria
Onintza Enbeitak 'legeak aginduta' hartu du diputatu kargua
Enbeitak "legeak aginduta" egin dio zin Konstituzioari. Antiguedaden ordezkoa izango da Enbeita Espainiako Kongresuan.
Erredakzioa
Onintza Enbeita kazetariak Amaiurreko diputatu gisa Kongresuko eserlekua hartu du gaur, eta Iñaki Antiguedaden ordezkoa izango da. "Legeak aginduta" zin egin dio Konstituzioari euskaraz eta gazteleraz.
Antiguedadek kargua utzi behar izan zuen, Diputatuaren Estatutuaren batzordeak unibertsitateko irakasle lana eta diputatuarena bateraezinak zirela ebatzi ostean.
Koalizio abertzalearen diputatu berria kazetaria eta bertsolaria da. Amaiurrek joan den hauteskundeetan Bizkaian aurkeztu zuen zerrendan azken postuan agertzen zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea