Politika -
Konstituzionalaren epaia
Konstituzionalak ETA 'biktima' gisa aurkeztea debekatu dio Sorturi
77 orri dituen epaiak Sorturen ilegalizazioa eragingo luketen neurriak biltzen ditu, eta bereziki egiten die aipamen biktimak umiliatzeari eta mespretxatzeari.
Erredakzioa
ETAko kideak goraipatzea edo ''biktima edo heroi'' gisa aurkeztea Sortu ilegalizatzeko arrazoiak izango direla adierazi du Auzitegi Konstituzionalak ezker abertzalearen alderdiaren inguruko epaian. Bereziki aipatu dute kargu instituzionalek dituztenek jarrera horiek ''egin, baimendu edo onartzea'' ilegalizaziorako arrazoi izango direla.
Konstituzionalak epaian ezker abertzalearen alderdia Alderdi Politikoen Erregistroan izenpetzeko eskatzen du. Debekatutako jarreren katalogoa ere badago epaian.
Sortuk legala izaten jarraitu nahi badu egin ezin dituen ekintzen artean, terrorismoaren biktimak umiliatzea eta gutxiestea daude.
Konstituzionalak ETAko kideak "biktima edo heroi" gisa ez aurkeztea eskatzen dio Sorturi, eta erakundeetako karguei "biktimen eta horien familiarren umiliazioa dakarten ekitaldiak egitea" debekatu die.
Magistratuek diotenez, "indar polizialek terroristei jarraitzeko duten eginbeharra ezbaian jartzeko jarrerak ere onartezinak dira".
Sortuk "terrorismoari legitimazioa ematen dioten ekintzak" egitea ekidin beharko du, bereziki helburu politikoak lortzeko "beharrezko neurri" bezala justifikatzeko egiten badu edo indarkeriaren "ezkutuko egoera" erabiltzen badu xantaia bezala helburu politikoak lortzeko.
LEGEZTATZEAREN ARRAZOIAKSorturen errekurtsoa aintzat hartzera daramatzaten arrazoien artean, Konstituzionalak azaldu du alderdi politikoak sortzea "libre" dela, eta behin horiek sortuta ohartuko dela bat ideia politikoak izan ez ezik erakundeen funtzioekin bateragarriak diren ala ez.
Gauzak horrela, alderdi batek (Sortu) legez kanpo dagoen (Batasuna) beste baten jarduera jarraitzeko aukera "ezin da juridikoki arrazoi bat izan asoziazio eskubidea praktikan jartzea zalantzan jartzeko".
Azkenik, Konstituzionalak dio Sorturen kasua besteengatik bereizten den arrazoien artean honako hau dagoela: "ETAren indarkeria errefusatzen du garbi, eta hori ezker abertzalearen inguruan sortutako alderdi politiko baten estatutuetan jasotzen den lehen aldia da".
77 orri dituen epaiaren lehenengo 50 orrialdeak auziaren aurrekariak dira, eta, beste guztia, oinarri juridikoak eta epaia.