Politika -
Sortu legala
Konstituzionalak Alderdien Legea ahuldu zuen, magistratu batzuen ustez
Sortu iruzur bat dela diote, eta ez lukeela Konstituzionalaren iragazkia pasatuko legez kanpoko jarreren katalogoa haien estatutuetan jarriko balitz.
Erredakzioa
Javier Delgado, Ramon Rodriguez-Arribas eta Manuel Aragon magistratuak ez datoz bat Barne Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan Sortu sartzeko epaiarekin. Epaiak aldeko sei boto jaso zituen eta kontrako bost. Alderdi honek legez kanpo utzitako Batasunari jarraipena eman nahi diola gaineratu dute.
Gainera, legez kanpo uztea eragin dezaketen jarreren katalogoa lekuz kanpo dagoela uste dute, neurri prebentiboak “jaistera” bideratuta dagoelako, eta, ondorioz, Alderdien legearen efikazia ahultzen duelako.
Euren boto partikularra ez dator bat gehiengoaren erabakiarekin. Manuel Aragon magistratuak esan duenez, epaia metodologikoki ez da egokia ezker abertzalearen alderdiaren estatutuak zuzenean aztertzeagatik, Auzitegi Gorenak 2011ko maiatzean aztertu zituen frogak berriro aztertu besterik ez du egiten. Sortuk iruzur egin nahi duela uste dute Delgadok eta Rodriguez-Arribasek.
Magistratu horiek epaia eman zuten magistratuekin ez datoz bat, “Sorturen estatutuetan azaltzen den terrorismoaren kondena nahikotzat hartzen dutelako”. Euren ustez, kondena hori "generikoa eta anbiguoa” da.