Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 47 urte, kontrol saioa eta Donibane Lohizuneko hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Martxoaren 3ko sarraskiaren 47. urtemuga: 1976ko martxoaren 3ko gertakari lazgarriak gogoan hartu eta gaitzetsiko dituzte gaur, urtero bezala, Gasteizen. 47 urte dira Poliziak bost langile hil zituela.
- Kontrol saioa Legebiltzarrean: EAEko Ganberak Jaurlaritzari astero egin ohi zaion kontrolerako saioa hartuko du gaur. Besteak beste, EH Bilduk Osakidetzaren "gainbeheraz" galdetuko du, eta Elkarrekin Podemos-IUk EAEko ikastetxeen antolamenduari eta plangintzari buruzko dekretuak duen atzerapenaz itaunduko dio lehendakariari.
- Donibane Lohizuneko hilketa: Astebete pasatxo da 16 urteko ikasle batek irakasle bat hil zuela labanaz Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoan. Gaur egingo dituzte, hain justu, hildako emakumearen aldeko elizkizunak, Biarritzeko Santa Eugenia elizan.