Politika -

Neurri berria martxan

Epaileen arteko goi-karguek soilik mantenduko dituzte bizkartzainak

Bizkartzainak gutxitzea. Barne Ministerioak epailetzako goi-karguei bizkartzainak kendu dizkie; soilik kargu altuenei mantenduko dizkiete.

Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko presidentea
Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko presidentea.
Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko presidentea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak Auzitegi Goreneko, Konstituzionaleko eta Auzitegi Nazionaleko epaileei eta fiskalei bizkartzainak kendu dizkie, baita Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideei ere, epailetzako kargu altuenenei izan ezik, besteak beste, Carlos Divarri.

Azken honek dimisioa aurkeztu zuen arren, oraindik Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea da.

Soilik, Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak, Juan Saavedra zigor-arloko salako presidenteak eta arlo zibileko salako presidente eta Divarren ordez jarduneko presidente den Juan Antonio Xiolek mantenduko dituzte bizkartzainak.

Auzitegi Nazionalean 250 agenteri eragingo die neurriak, eta bihar kenduko dizkiete epaileei ofizialki bizkartzainak.

Auzitegi honetan bizkartzaina mantenduko duten bakarrak, Angel Juanes Espainiako Auzitegi Nazionaleko presidentea, Fernando Grande-Marlaska Fernando Grande Marlaska zigor arloko presidentea, Javier Zaragoza fiskalburua, Fernando Burgos fiskala eta Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epailea izango dira.

Barne Ministerioak bizkartzainak gutxitzeko planen barnean dago neurria. Espainia osoan 1.700 lagunek izan dute zaintza, eta urtero, 160 milioi euroko gastua zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea