Politika -
Beste polemika bat
Calparsoro: 'Presoekin argazkiak ateratzea delitua izan daiteke'
EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak uste du Andoaingo gertakarietan “terrorismoa goratu izanaren zantzuak” daudela.
Erredakzioa
Juan Calparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak uste du ETAko presoen irudiekin argazkiak ateratzea delitua izan daitekeela.
Polemika joan den asteburuan piztu zen Andoainen. ETAko presoen irudiekin argazkiak ateratzeko aukera eman zuten euro baten truke, sakabanaketak eragiten dituen gastuei aurre egiteko diru-laguntzak biltzeko asmoz. Atzo, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak deliturik egon den ala ez argitzeko eskaria igorri zion Fiskaltzari. Calparsororen esanetan, “presoak terrorismoagatik zigortutako pertsonak dira eta, ondorioz, terrorismoa goratu izanaren delitua egon daiteke”.
Hala ere, gertakaria argitu ahal izateko Ertzaintzak txosten bat egin beharko lukeela eta ondoren kasua ze epaitegiren esku geratuko den zehaztu beharko litzakeela erantsi du Calparsorok.