Politika -

Heriotza

Josep Pique, Aznarren gobernuetako ministro ohia, hil da

Kataluniako politikari eta enpresari ohia hainbat ministeriotako buru izan zen Jose Maria Aznarren bi gobernuetan. 68 urte zituen.

Espainiako Atzerri ministro ohi Josep Pique hil da. Argazkia: EFE
Espainiako Atzerri ministro ohi Josep Pique hil da
Espainiako Atzerri ministro ohi Josep Pique hil da. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Pique Camps, Jose Maria Aznarren gobernuetan hainbat alorretako ministro izan zituen politikaria, gaur goizaldean hil da Madrilgo 12 de Octubre erietxean 68 urte zituela, familiak argitaratu duen ohar baten arabera.

Segidan, Alderdi Popularreko hainbat kidek, besteak beste, Alberto Nuñez Feijook, heriotza honek sortzen dien atsekabea iragarri dute sare sozialean.

Josep Pique Vilanova i la Geltrú (Bartzelona) herrian jaio zen 1955ean. Zientzia Ekonomikoak eta Enpresaritza eta Zuzenbidea ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean. Ibilbide profesionalaren lehen zatian Ekonomiako irakasle gisa lan egin zuen, La Caixako ikerketen zerbitzuko ekonomilaria izan zen eta Kataluniako Generalitateko Industria saileko zuzendari eta Ercros Taldeko zuzendari exekutibo karguak bete zituen.

1996an Alderdi Popularrak hauteskunde orokorrak irabazi zituenean, Industria eta Energia Ministerioko buru izateko deitu zuen Jose María Aznarrek. Legegiltzaldi horretako azken bi urteetan Gobernuko bozeramaile ere izan zen. Ondoren, Aznarren bigarren legegintzaldian, Atzerri ministro (2000-2002) eta Zientzia eta Teknologia ministro (2002-2003) ministro karguak bete zituen. 2003an Kataluniara itzultzea erabaki zuen eta bertako Alderdi Popularraren presidente gisa aritu zen.

2007an politika utzi ondoren, hainbat enpresetako administrazio kontseiluetan aritzeko deitu zuten. Horrez gainera, Vueling aire-konpainiako presidentea izan zen 2013 arte eta, ondoren, OHLko bigarren presidente orde karguan egon zen.

Martxoan ema zuen elkarrizketa batean, "neumonia luze" bat pairatu zuela eta berriz ere bere jardunei ekiteko moduan zela iragarri zuen. Azken agurra ostiralean, apirilaren 7an emango zaiola Madrilgo M-30 tanatorioan jakinarazi du sare sozialetan haren emazteak, Gloria Lomana kazetariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak