Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Kautelazko neurriekin aske utzi dute Sanchezi pirotekniaz osatutako gutunak bidaltzea leporatzen dioten gizona

Auzitegi Nazionalak kautelazko neurriak ezarri dizkio urtarrilaren amaieratik behin-behineko espetxealdia betetzen ari zen 74 urteko gizonari.

Material piroteknikoarekin gutunak bidaltzeagatik atxilotutako gizona. Artxiboko argazkia: EFE
Material piroteknikoarekin gutunak bidaltzeagatik atxilotutako gizona. Artxiboko argazkia: EFE
Material piroteknikoarekin gutunak bidaltzeagatik atxilotutako gizona. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak kautelazko neurriekin aske utzi du material piroteknikoarekin gutunak bidaltzeagatik behin-behineko espetxealdia betetzen ari zen 74 urteko gizona. Guztira, material piroteknikoa zuten sei gutun bidaltzea leporatzen diote: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, Ukrainako eta AEBko enbaxadei, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroari, Zaragozako Instalaza enpresari eta Torrejon de Ardoz (Madril) hiriko Aire Baseko Sateliteen Zentroari.

Magistratuak hainbat kautelazko neurri ezarri dizkio, eta, besteak beste, P. G. akusatuak astero etxetik gertuen duen epaitegira joan beharko du, ezingo da Espainiatik irten eta pasaportea kendu diote.

Fiskalaren irizpideari jarraituz, Auzitegi Nazionaleko magistratuaren iritzian, ez dago frogak suntsitzeko arriskurik, eta horregatik erabaki du aske uztea.

Iragan urtarrilaren 27an, epaileak baldintzarik gabe espetxera bidali zuen, sei terrorismo delitu leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Espainia Atentatuak bideoak Burgos Pedro Sánchez bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa