Politika -

KANPAINAURREA

Feijook PSOEren aurka egin du Nafarroan EH Bildu Guardia Zibilaren gainetik jartzea leporatuta

PPren presidenteak 400 jarraitzaileren aurrean hitz egin du Cintruenigon egindako kanpainako ekitaldi batean, Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas UPNko kide ohiak (orain PPNn daude) bertan zirela.

Alberto Nuñez Feijoo Cintruenigon. Argazkia: Efe
Alberto Nuñez Feijoo Cintruenigon. Argazkia: Efe
Alberto Nuñez Feijoo Cintruenigon. Argazkia: Efe

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak PSOEren aurka egin du Nafarroan EH Bildu Guardia Zibilaren gainetik jartzea leporatuta.

PPko buruak 400 jarraitzaileren aurrean hitz egin du Cintruenigon egindako kanpainako ekitaldi batean, Javier Garcia Nafarroako PPren presidentegaia eta Marcos Nacascues Cintruenigoko alkategaiarekin batera. Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas UPNko kide ohiak (orain PPNn daude) ere bertan zeuden.

Feijook esan du Nafarroa dela "lurralde garrantzitsuenetako bat, historikoenetako bat, eta izaera eta etorkizun gehien duenetako bat", eta Foru Erkidegoaren jarraitutasuna "bermatuta" dagoela Espainiako Konstituzioarekin.

Gainera, azpimarratu du "Nafarroa Euskadiren auzo bezala edo bigarren mailako lurralde, Kongresuan asteartero bozketak irabazteko trukerako txanpon bezala" ikusten dutenen alternatiba dela PP.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Alberto Núñez Feijóo Nafarroako PP azken ordukoa