Politika -

Gernikako bonbardaketa

Otadui harrituta agertu da Batzar Etxea Gernikako bonbardaketaren "memoria-leku" izendatu dutelako

Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak esan du izendatze hori Espainiako Gobernuaren "propaganda hutsa" dela, eta azpimarratu du ez duela Batzarren sinbologia ezagutzen.

Gernikako Batzar Etxea, artxiboko irudian.
Gernikako Batzar Etxea, artxiboko irudian.
Gernikako Batzar Etxea, artxiboko irudian.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea "harrituta" agertu da gaur arratsaldean, Espainiako Gobernuak Gernikako Batzar Etxea "memoria-leku" izendatu duela jakin ostean. Izan ere, duela 86 urte Alemaniako Kondor Legioak Bizkaiko udalerria bonbardatu zuela gogoratzeko egin du izendapena Espainiako Gobernuak, eta horren berri eman du ostegun honetan Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu ostean.

Antza denez, Memoria Demokratikoaren Legean oinarrituta Espainiako Gobernuak izendatu duen lehenengo "memoria-lekua" izango litzateke Gernikako Batzar Etxea, eta erabaki hori hartuta, "erabateko ezjakintasuna" eta "errespetu falta eta begirunerik eza" erakutsi du Gobernuak, Otaduiren arabera.

Ohar baten bidez, Batzar Nagusietako presidenteak tamalgarritzat jo du komunikabideen bidez jaso izana horren berri, BOEn argitaratu ondoren, are gehiago atzo arratsaldean Bolaños ministroa bera Gernikako Juntetxean egon baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Politika Bizkaia Espainiako Gobernua argazkiak Gernika-Lumo Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan