Politika -
Ekitaldia Bilbon
Urkulluk Gobernu estalinistak inposatu nahi izana egotzi dio Bilduri
EAJren EBBko presidenteak esan duenez, egoera ekonomiko txarrak "Estatuko oinarri ekonomikoen egiturazko ahuleziagatik eragiten digu".
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak inposatzea leporatu die "Bilduren gobernuei", eta horrela "ezin da ez gobernatu ez herri ireki bat eraiki", horren esanetan. Egoera politiko eta ekonomiko txarrak "Espainiako Estatuaren oinarri ekonomikoen egiturazko ahuleziagatik eragiten digu hainbeste", azaldu du.
Jeltzaleak Bilbon larunbat honetan izandako Europako Alderdi Demokrataren Kontseiluan parte hartu du. Bertan adierazi duenez, "Europako goi-bilerak kasino joko bihurtu dira, hau da, agintari harrok osatutako borroka bat".
Herrialde irekia
Urkulluk Europako Alderdi Demokraten Kontseilua ireki du. "Herritarren borondate askea errespetatuta, eraiki daitezke proiektu politikoak, beti errespetua aintzat hartuta, ez inposaketetan oinarrituta", esan du bere hitzaldian. "EAJ Euskadiren eta Europaren alde dago", aitortu du, "guztiok aitortzen gaituen Europa baten alde, alegia".
Zentzu honetan Urkulluk adierazi duenez, "gauzak inposatzen saiatzen diren unea bizi gara Euskadin". "Barnetik inposatutako ortodoxia estalinistetan oinarritutako ereduak ari dira inposatzen", salatu du jeltzaleak, "eta ortodoxiarekin ezinezkoa da gobernatzea ezta etorkizunezko herrialde irekia eta garatua eraikitzea ere".
"Oker bat betikotzea ortodoxiaren, inposaketaren eta porrotaren sinonimoa da", adierazi eta gero, "hori guztia Bilduren gobernuetan ikusten ari gara, beste zerbait ordezkatzen dutela pentsarazi nahi badigute ere", nabarmendu du.