Politika -

Hauteskundeak EAEn

Aurrekontuak adostu ahal izango dituela uste du lehendakariak

Lehendakariak legegintzaldia amaitu nahi duela esan du eta EAJrekin edo PPrekin aurrekontuak adostu ahal izango dituela uste du.

Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Lehendakariak uste du Laura Mintegik kudeaketarako ahalmen ahula duela

00:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria EAJren "harrokeriarekin "oso haserre" dago. "EAJrentzat ez dira euskal herritarrak euren alderdikideak ez direnak", eta horregatik, "Ibarretxeren ika-miken arora" bueltatu nahi duen argitzeko eskatu dio Urkulluri.

Efe agentziak egindako elkarrizketa batean, lehendakari izateko hautagaiez hitz egin du Patxi Lopezek. Erkidegoko datozen hauteskundeak 2013ko otsailerako edo martxorako aurreikusita daude, eta ildo honetan, legegintzaldia amaitu ahal izango duela iragarri du. Horretarako, aurrekontuak EAJrekin edo PPrekin adostu ahal izango dituela uste du.

Hala ere, Iñigo Urkullu EAJko hautagaiari"2015. urterako estatu politiko berria" zer den argitzeko eskatu dio. "Ibarretxe plana bezalako zerbait izango ote den ala ez argitzea nahiko nuke", adierazi du, eta honen harira, "burujabetzaren ika-mikara eta identitateen eztabaidara bueltatuko ote den jakin nahi dugu", gaineratu du.

PSE-EEren Gobernua defendatu du, "gutxiagorekin gehiago kudeatu daitekeela erakutsi baitu", eta buruzagi nazionalistak ez duela "mahai gainean neurri ekonomiko bat bera ere jarri" kritikatu du.

Laura Mintegi Euskal Herria Bildu koalizioko hautagaiaren inguruan, lehenengo adierazpenekin "mundu horrek indarkeriarekin izan duen elkar aditzea euren gain hartzeko ezintasuna" erakutsi duela uste du.

Bere iritziz, EHBilduk herritarrei "aurpegi atsegina" erakutsi nahi die, "beti ordezkatu izan dutena ezkutatuz, baina hitz egin duten lehen unetik, betiko ikuspuntura bueltatu dira".

Bestalde, azken Euskobarometroaren emaitzei garrantzia kendu die lehendakariak. Honen arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak 23 edo 24 eserlekurekin; EHBilduk 22 eskuratuko lituzke, PSE-EEk 17 eta PPk 12 edo 13.

Bere ustez, datu hauek hauteskundeak hurbiltzen diren heinean aldatu egingo dira, izan ere, euskaldunek PSE-EEren Gobernuak eman duen "lasaitasuna", krisiari aurre egiteko era eta ETAren indarkeriaren amaiera lortu ahal izana baloratuko dutela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea