Politika -

TITULUEN BALIOZKOTZEA

Lehendakariak atzerriko unibertsitate tituluak balioztatzeko eskumena eskatu dio Espainiako Gobernuari

Iñigo Urkulluren arabera, "atzerapenak etengabeak dira, bi urterainokoak kasu askotan".

Iñigo Urkullu lehendakaria artxiboko argazki batean. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria artxiboko argazki batean. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak atzerriko unibertsitate tituluak baliozkotzeko eskumena transferitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Sare sozialetan gaur goizean zabaldutako mezu batean azaldu duenez, tituluak baliozkotzeko "arazoari" erantzuna eman behar zaio. Horren hitzetan, "atzerapenak etengabeak dira, bi urterainokoak kasu askotan", eta horren ondorioz, lan merkatuan "gaitasun handiko pertsonak sartzeko aukerak" galtzen ari dira.

Lehendakariaren esanetan, prozesuak "arindu" ezean, "denok aterako gara galtzen".

Hori guztia dela eta, Eusko Jaurlaritzak atzerriko tituluak baliozkotzeko ahalmena izatea aldarrikatu du.

Ver esta publicación en Instagram

Una publicación compartida por Iñigo Urkullu (@iurkullu)

Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministroari gutuna bidali diola jakin eta biharamunean iritsi da lehendakariaren mezua. Idatzian, eskaria egin dio atzerriko unibertsitate tituluak homologatzeko eta baliozkotzeko eskumena Eusko Jaurlaritzari transferi dezaten. Sailburuaren aburuz, tituluak baliozkotzeko ahalmena beharrezkoa da, batez ere, medikuen eskasiari aurre egiteko.

Eusko Jaurlaritzak atzo azaldu zuenaren arabera, transferentzia hori 2021eko urrian Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin adostu zuen transferentzien kronograman sartuta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak Albisteak