Politika -

M28 HAUTESKUNDEAK

Donostian EAJrekiko "desafekzioa" dagoela onartu du Goiak, eta entzutea eta gehiago azaltzea defendatu du

Donostiako jarduneko alkateak azaldu duenez, "pozgarria" da EAJk Donostian hirugarren aldiz jarraian irabazi izana. Gobernu osaketari begira esan du lehendabizi PSE-EErekin hitz egingo duela eta ondoren gainerako alderdiekin.

Eneko Goia Donostiako jarduneko alkatea. Argazkia: EFE
Eneko Goia Donostiako jarduneko alkatea. Argazkia: EFE
Eneko Goia Donostiako jarduneko alkatea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabazi ditu 2023ko Donostiako udal hauteskundeak, baina alde txikia atera dio bigarren indarra izan den EH Bilduri. 10.000 boto galdu ostean, Eneko Goia Donostiako jarduneko alkate eta alkategai jeltzaleak EAJrekiko "desafekzio zantzuak" daudela onartu du eta horregatik uste du herritarrei entzun eta jeltzaleen proiektua eta hiri eredua "hobeto" azaldu behar dela.

EAJrekiko desafekzioaren arrazoiak zein diren galdetuta, Eneko Goiak adierazi du, batetik, EAJri orokorrean eragiten dioten arrazoiak egongo direla, eta, bestetik, hiriarekin lotura dutenak. Azken horien artean aipatu ditu, besteak beste, Norteko geltokia erastea, mugikortasuna eta turismoa.

Gobernu Batzordearen ondorengo prentsaurrekoan azaldu duenez, "pozgarria" da EAJk hirugarrenez jarraian Donostian irabazi izana eta "pozgarria" da.

PSE-EErekin duen gaur egun koalizio gobernua errepikatuko ote duen galdetuta, Goiak esan du bere asmoa lehendabizi sozialistekin "hitz egitea" dela beraien jarrera zein den ezagutzeko, eta, gero, gainerako taldeekin. Helburua, hiriak gobernu egonkorra izatea dela azpimarratu du. 

Juan Karlos Izagirre (EH Bildu): "Donostiak gauzak egiteko beste modu bat nahi du"

Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako alkategaiaren esanetan, Donostiak argi hitz egin du eta "gauzak egiteko beste modu bat nahi du". Horren iritziz, donostiarrak ez daude ados azken urteetan EAJ-PSE koalizio gobernuak gauzak nola egin dituen, eta, horren aurrean, EH Bilduk gauzak bideratzeko lan egingo duela gaineratu du.

Maiatzaren 28ko hauteskudeetako emaitzak baloratzeko eskaini duen prentsaurrekoan, Izagirrek eskerrak eman dizkie EH Bildurengan konfiantza jarri duten donostiarrei. Izan ere, koalizioak 2019an baino bi zinegotzi gehiago lortu ditu, seitik zortzira igarota.

Izagirreren ustez, Goiari dagokio orain gobernua osatzeko alderdiekin harremanak "gidatzea" eta, hitz egiten hasten direnean mahai gainean dauden "proposamenak eta aukerak" aztertuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Eneko Goia argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Udal hauteskundeak 2023 Hauteskundeak emaitzak M28