Politika -
U23ko hauteskundeak
EBBk Aitor Esteban, Joseba Agirretxea eta Mikel Legarda proposatu ditu berriz Kongresurako zerrendetarako
Berritasunen artean Olatz Peon orain arte Tolosako alkate izandakoa dago. Bestalde, Estefania Beltran de Heredia ez da ageri Senaturako zerrenda proposamenean.
AGENTZIAK | EITB Media
EAJren Euzkadi Buri Batzarrek (EBB) Espainiako Gorteetarako zerrenden proposamena igorri die militanteei. Proposamen horretan, egungo zerrendaburuak ageri dira berriz, hau da, Aitor Esteban (Bizkaia), Joseba Agirretxea (Gipuzkoa) eta Mikel Legarda (Araba).
Idoia Sagastizabalek (Bizkaia), azken legegintzaldian pisu handienetakoa hartu zuen diputatu jeltzaleetako batek, ere errepikatuko du. Ez dira ageri, ordea, Josune Gorospe eta Iñigo Barandiaran diputatuak.
Berritasunen artean Olatz Peon orain arte Tolosako alkate izandakoa dago.
Senaturako proposamenari dagokionez, Estefania Beltran de Heredia orain arteko bozeramailea kanpo geratu da.
EAJren Herrialde Batzarrek ekainaren 9an berretsiko dituzte proposamenak, eta haien erabakia "kontuan" hartuko du EBBk hautagaien ordena ezartzeko, eta Ezohiko Aberri Batzarrak izango du "azken hitza" ekainaren 10ean.