Politika -

U23 hauteskundeak

PSOEren batasunaren alde egin du Sanchezek, eta Podemos-Sumar akordioa txalotu du

"Ez dugu lokatzan murgildutako hauteskunde-kanpainarik nahi, ezta borrokarik ere", ohartarazi du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, PSOEk larunbat honetan egindako Batzorde Federalean.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Batzorde Federalean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Batzorde Federalean. Argazkia: EFE
Sanchezek positibotzat jo du Sumar eta Podemosen arteko akordioa

1:36

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorren kanpainarako, PSOE "batuta, ausarta eta indartsua" ateratzeko deia egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak larunbat honetan, "garaitzea posible delako", eta Sumarrekin Podemosek adostutako akordioa txalotu du.

"Atzera-egite horren gainetik aurrerapena gailentzeko lehenengo baldintza da PSOE batuta, ausarta eta indartsua ateratzea", adierazi du Pedro Sanchezek larunbat honetan Madrilgo Ferraz kaleko egoitza sozialistan egindako Batzorde Federalean. Uztailak 23ko hauteskundeetarako Kongresurako eta Senaturako PSOEren zerrendak onartuko dituzte gaur. Hori horrela, Podemosek eta Sumarrek hitzartutako ituna "berri ona" da, Sanchezen hitzetan, eta "norabide onera bideratzen gaitu".

PSE-EE

Bestalde, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak bere poza adierazi du PSOEko Exekutibak ontzat eman dituelako Kongresurako eta Senaturako Euskadiko hauteskunde-zerrendak, eta koalizio-Gobernua berriro egiteko nahia agertu du.  

"Ez dugu lokatzan murgildutako hauteskunde-kanpainarik nahi, ezta borrokarik ere", ohartarazi du Anduezak. Hori dela eta, "bake sozialari edo eztabaidari mesederik egiten ez dien ekarpenik ez egiteko" deia luzatu die gainerako alderdiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza