Politika -

U23KO HAUTESKUNDEAK

Ione Belarrak esan du Podemosek "koalizio gobernua berrestea" duela buruan

Podemoseko idazkari nagusiak baieztatu du Podemosek dagokion papera onartu duela Sumar koalizioaren barruan.

Ione Belarra, Podemoseko idazkari orokorra, Iruñan. Argazkia: EITB Media.
Ione Belarra, Podemoseko idazkari orokorra, Iruñan. Argazkia: EITB Media.
Ione Belarra, Podemoseko idazkari orokorra, Iruñan. Argazkia: EITB Media.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemoseko idazkari nagusiak, Ione Belarrak, baieztatu du Podemosek dagokion papera onartu duela Sumar koalizioaren barruan hurrengo hauteskundeei begira, eta "koalizio gobernua berresteko lanean" buru-belarri sartuta daudela.

Belarra Iruñean izan da gaur, ekainak 22, ekitaldi batean parte hartzen. Alderdi moreak Sumarren barruan nolako pisua hartu duen galdetu diote han bildutako kazetariek; zehazki, lana "parez pare" egiten ari ote diren itaundu diote. Belarrak erantzun dienez, "mundu guztiak ikusi du bi indarren artean zein iritzi trukea egon den". Hori gainditu ondoren, ordea, buruan duten bakarra "koalizio gobernua berrestea" dela esan du: "Horretan ari gara eta horretan egongo da nire ahalegin guztia".

Ione Belarraren iritziz, "Espainiako Gobernuak legegintzaldi guztiak bultzatu dituen eraldaketa sozialak eta feministak sakontzen" jarraitu behar da. Hori eskatu diotela eta bere zeregina aurrerantzean hori izango dela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Podemos berriak Sumar Mugimendua