Politika -

Bizkaiko Batzar Nagusiak

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi izendatu dute, EAJren eta PSEren botoekin

Bizkaiko ahaldun nagusi berriak 31 boto jaso ditu, 23 batzarkide jeltzalee babesa, eta 8 PSE-EEko ordezkariena. Etxanobe Iker Casanova EH Bilduk aurkeztutako hautagaiari gailendu zaio. PPko eta Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariek 5 boto zuri eman dituzte.

Elixabete Etxanobe, aginte makila eskuetan duela. Irudia: EFE
Elixabete Etxanobe, aginte makila eskuetan duela.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi izendatu dute

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi izendatu dute, EAJren eta PSE-EEren botoei esker, eta Unai Rementeria ordezkatuko du foru gobernuan.

Hautagai jeltzaleak gehiengo osoa lortu du lehen bozketan, sozialistekin lortutako gobernu akordioari esker. Iker Casanova EH Bilduren hautagaiak bere alderdiaren botoak baino ez ditu jaso. Nahiz eta koalizioak 15 ordezkari izan, Casanovak 14 babes jaso ditu, batzarkide bat oso bilkuran ez delako izan.

Horrela, Etxanobe historiako lehen emakumea izango da Bizkaiko Foru Gobernuaren buruzagitzan. Elixabete Etxanobe Landajuela (Otxandio, 1978) aukeratu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek, Gernikan, bere alderdiaren eta PSE-EEren botoekin. Datozen lau urteetarako, 2015etik Foru Gobernuan mantentzen duten koalizioa berriz osatu dute indar politiko berdinek.

Bizkaiko ahaldun nagusi berriak 31 boto jaso ditu, 23 batzarkide jeltzalee babesa, eta 8 PSE-EEko ordezkariena.

Etxanobe Iker Casanova EH Bilduk aurkeztutako hautagaiari gailendu zaio. PPko eta Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariek 5 boto zuri eman dituzte.

Bozketaren ostean, Unai Rementeria (2015-2023) ordezkatu duen Bizkaiko ahaldun nagusiak karguaren zina egin du Gernikako Arbolaren azpian.

Bere lehen hitzaldian, oso hunkituta, Etxanobek eskerrak eman dizkie EAJri eta Itxaso Atutxa BBBko presidenteari, PSE-EEko ordezkariei, Foru Gobernuko kideei eta Unai Rementeria azken ahaldun nagusiari. Era berean, hurbilekoen aitortza egin du, aitari, amari, senarrari eta seme-alabei eskerrak emanez, "babesleku" izan direlako.

Elixabete Etxanobek Foru Gobernu berriko kideen berri eman du
Elixabete Etxanobek Foru Gobernu berriko kideen berri eman du
Elixabete Etxanobek Foru Gobernu berriko kideen berri eman du

1:28

Foru Gobernu berria: 8 emakume eta 2 gizon

Bizkaiko Foru Gobernu berria zortzi emakumek (ahaldun nagusia barne) eta bi gizonek osatuko dute.

Etxanobek, karguaren zina egin ostean, bere kabinetearen osaketa iragarri du. Bertan, EAJren (zazpi) eta PSE-EEren (bi) arteko arlo banaketa berdina mantentzen da, eta aurreko legealdiko berberak dira.

Hala ere, Unai Rementeriak izan zuen kabinetearen erdia berritu du ahaldun nagusi berriak.

Foru Aldundian funtzio berdinetan jarraituko dute Teresa Laespada sozialistak (Enplegua eta Berdintasuna) eta Imanol Pradales (Azpiegiturak) eta Ainara Basurko (Ekonomia Sustapena) jeltzaleek; Amaia Antxustegik, berriz, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala utzi eta Gizarte Ekintza kudeatzeko ardura hartuko du.

Hauek dira foru diputatu berriak: Ager Izagirre Mungiako alkate ohia (Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak), Itxaso Berrojaldiz legebiltzarkide eta zerga aholkularia (Ogasuna), Arantza Atutxa Nekazaritzako (Ingurune Naturala) egungo foru zuzendaria, Leixuri Agirrezabala legebiltzarkidea (Euskara, Kultura eta Kirola) eta Sonia Perez Turismoko sailburu sozialista ohia (Garraioak eta Mugikortasuna).

Aldundia uzten dutenak, Unai Rementeriaz gain, Jose Maria Iruarrizaga Ogasuneko diputatu beteranoa, Sergio Murillo eta Lorea Bilbao dira, EAJren aldetik, eta Miguel Angel Gomez Viar Trapagarango egungo alkatea, PSE-EEren aldetik.

Hautagaitzen aurkezpenean, lurraldea "berdintasunez" garatzeko konpromisoa duen foru gobernu baten alde egin du, "pertsona guztiek aukera berdinak izan ditzaten eta inor atzean gera ez dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Elixabete Etxanobe