Politika -

Katalunia

Llarenak ez du Puigdemonten eta Cominen euroaginduaz ebatziko Europako Auzitegiaren erabakia jakin arte

Auzitegi Goreneko epaileak Fiskaltzari erantzun dio probidentzia batean, horrek Kataluniako presidente ohiaren eta Antoni Comin kontseilari ohiaren aurkako euroaginduak berriz indarrean jartzeko eskatu eta gero.

Puigdemontek (arg.) eta Cominek helegitea jar lezakete immunitatea ukatu dietelako. Argazkia: Efe.
Puigdemontek (arg.) eta Cominek helegitea jar lezakete immunitatea ukatu dietelako. Argazkia: Efe.
Puigdemontek (arg.) eta Cominek helegitea jar lezakete immunitatea ukatu dietelako. Argazkia: Efe.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Llarena "proces" auziaren instrukzio epaileak ez du ebazpenik egingo Carles Puigdemont Kataluniako presidente eta Antoni Comin kontseilari ohien euroagindu eskaeren inguruan, harik eta Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak erabaki bat hartzen duen arte biok europarlamentari gisa dagokien immunitatea berriz ezar diezaieten jar litzaketen helegiteen inguruan.

Hala idatzi du Auzitegi Goreneko magistratuak probidentzia batean, Fiskaltzak bion aurkako euroaginduak berriz indarrean jartzeko eskatu eta gero, ekainaren 5ean Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak Puigdemonti eta Comini europarlamentari gisa kautelaz zegokien immunitatea altxatu ziela eta.

Auzitegi Orokorraren erabakiari, baina, helegitea jar dakioke Europako Batasuneko Justizia Auzitegian, eta Puigdemontek eta Cominek europarlamentari gisa behin-behinean dagokien immunitatea ezartzea eska dezakete, hortaz, kautelazko neurri gisa.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Berriak Politika Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Puigdemont gaur Kataluniako prozesua zuzenean