Politika -

U23

Yolanda Diaz: "Koalizio-Gobernu bat izango dugu, zalantzarik gabe"

'La Voz de Galicia' kazetan eskainitako elkarrizketan Sumarreko buruak aurreratu duenez, Juntsekiko negoziazioa "zaila eta konplexua" izango da, baina lortuko dutela sinetsita dago. Hori bai, elkarrizketa horretarako mugak zehaztu ditu Diazek: "Konstituzioa eta Legea".

Yolanda Diaz Sumarreko burua, artxiboko irudi batean: EFE
Yolanda Diaz Sumarreko burua, artxiboko irudi batean: EFE
Yolanda Diaz Sumarreko burua, artxiboko irudi batean: EFE

T.S.J.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuan beste koalizio-Gobernu bat izango dela sinetsita azaldu da Yolanda Diaz Sumarreko buruzagia, igande honetan La Voz de Galicia kazetan eskainitako elkarrizketan. "Koalizio-Gobernua izango dugu, zalantzarik gabe", azpimarratu du.

Gobernu hori osatu ahal izateko akordioaren eta Junts per Catalunyaren balizko babesaren inguruan Diazek aurreratu duenez, "negoziazio zaila izango da, oso konplexua". "Katalanek inork baino gehiago nahi dute adostasun hori lortzea. Voxek Kataluniari su eman nahi dio, eta inork ez du hori nahi", adierazi du. "Baina akordio hori lortuko dugulakoan nago", iragarri du.

"Demokrazian denaz hitz egiteko gai izan behar gara, beldurrik gabe", esan du Espainiako Gobernuko egungo bigarren presidenteordeak, "baina guztiok dakigu zeintzuk diren mugak: Konstituzioa eta indarrean dagoen Legea". Negoziazioak kale eginez gero, "presidenteorde gisa Abascal duen Gobernu batizan genezake, Espainiari gerta dakioken okerrena".

Horren harira, koalizio-Gobernu berri horretako presidenteorde kargua eskatuko ote duen galdetu diote Diazi, eta berak esan du ez dagokiola berari erabaki hori hartzea. "Nik neure buruan Gobernu horren osaketa daukat, baina presidentearekin hitz egiteko gauza bat da. Dena dela, Sumarrek paper garrantzitsua izango du", aurreratu duenez.

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentearen lidergoari buruz galdetuta, Diazek adierazi du "porrot egin" duela. "Bere lidergoa bukatzen ari da, Espainian eta Galizian. Bere proposamen politikoak huts egin zuen, noraezeko kanpaina egin zuen, etengabe gezurrak esaten, eta eskuina desmobilizatu zuen. Feijoo bakarrik dago, ezin du gobernatu, inork ez du berarekin hitz egin nahi, eta hori politikan etorkizunik ez izatea da", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Yolanda Diaz Sumar Mugimendua Junts per Catalunya