Politika -
Krisi ekonomikoa
Patxi Lopez: 'Murrizketek arrisku saria 612an egotea ekarri dute'
BEZaren bidez bildutakoa "erkidegoekin partekatu" beharko litzatekeela gaineratu du lehendakariak, "erkidegoek baitaukate zerbitzu publikoen ardura" eta "itotzen" ari direlako.
Erredakzioa
Gobernuaren murrizketa-politikek eta herritarren sakrifizioek "arrisku saria 612ra iristea" ekarri dutela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak.
Patxi Lopezek hitzaldia eman du San Pedro del Pinatar herrian, Murtzian. Bertan argi utzi du Espainiak "ekoizpen eredu berria behar duela, nahi eta nahi ez. Eredua bai ala bai aldatu behar da. Eta ez dago erabaki bat bera ere ez".
Lehendakariaren ustez, Mariano Rajoy "hanka sartzen ari da, erabat". Espainiaren egoera "oso zaila" dela eta "murrizketak" egin behar direla onartu du, "aurrekontuaren oreka eta sektore publikoaren eraginkortasuna lortzeko, ezin baitugu daukaguna baino gehiago gastatzen jarraitu". Hala ere, erabakiak "edozein modutara, edozein ondoriorekin, eta zertarako diren jakin gabe" ezin direla hartu azpimarratu du.
Erkidegoak ez ito
Patxi Lopezen ustez, BEZaren bitartez bildutako dirua "erkidegoekin partekatu beharko lukete, erkidegoak baitira zerbitzu publikoen arduradunak" eta "itota" daudelako.
Hori dela eta, PSOE Espainiako erkidegoen sistemaren alde dago, eta erkidegoek "zeresan handia" dute murrizketen inguruan hartzen diren erabaki guztietan.