Politika -

Abuztuak 19

Donostiako Aste Nagusiaren testuinguruan aurten ere manifestazioa deitu du Sarek

Sare Herritarraren arabera, "oraindik ere mobilizazioa hau deitu beharrean gaude, oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera normalizatze bidean". Protesta Boulevardetik abiatuko da, 12:30ean.

Sare herritarraren prentsaurrekoa, Donostian. Argazkia: Sare
Sare herritarraren prentsaurrekoa, Donostian. Argazkia: Sare
Sare herritarraren prentsaurrekoa, Donostian. Argazkia: Sare

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare Herritarrak manifestazioa egingo du abuztuaren 19an, Donostian, "salbuespena indargabetu eta, lege arrunta aplikatuz, euskal preso guztiak etxera bidean jartzeko unea" dela iritzita; izan ere, "dagokien eskubidea da".

Sareko ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Donostian, "Aste Nagusiaren testuinguruan Sare Herritarrak Euskal Herriko zein jaietako zenbait eragilerekin batera antolatutako manifestazioaren berri emateko". "Tamalez, oraindik ere mobilizazio hau deitu beharrean gaude, oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera normalizatze bidean".

Ildo horretan, "espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta 34 urte luze iraun duen urruntze politika gainditzeak ez du berarekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketen amaiera", azaldu dute.

"Fiskaltzak, Audientzia Nazionalaren laguntzaz, lege arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz", salatu dute.

"Elkarbizitzan aurrera urratsak emateko, konponbidean jarri behar dugu preso, iheslari eta deportatuen auzia. Eta helburu hori errealitate izan dadin, den-denok behar zaituztegu", erantsi dute.

Horretarako, abuztuaren 19an 12:30ean Boulevardetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera eta "salbuespenaren aurkako aldarria" egitera deitu dituzte herritarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak