Politika -

Diputatuen Kongresua

JxCatek ostegun goizean erabakiko du Kongresuko Mahaiaren osaketaren inguruan zein jarrera hartu

Bilera telematikoa izango da, 08:00etatik 09:45era, Gorte Nagusiak eratzeko bilkura baino bi ordu lehenago.

Jordi Turull. Artxiboko argazkia: EFE.
Jordi Turull. Artxiboko argazkia: EFE.
Jordi Turull. Artxiboko argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Turull JxCat alderdiko idazkari nagusiak alderdiaren exekutibaren ezohiko bilera deitu du datorren ostegunerako, Gorteak eratzeko saioaren aurretik, Kongresuko Mahaiaren osaketaren inguruan diputatuek izango duten jarrera erabakitzeko.

JxCateko iturriek baieztatu dutenez, zuzendaritzaren bilera telematikoa izango da 08:00etatik 09:45era. Hain zuzen ere, Diputatuen Kongresuan osteguneko 10:00etan hasiko den Gorte Nagusiak eratzeko saioan diputatuen botoaren nondik norakoak erabakitzea du helburu JxCateko exekutibak.

Laura Borras alderdiko presidentearekin, Miriam Nogueras Kongresuko buruarekin eta Jaume Cleries Senatuko bozeramailearekin adostu dute bilera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya