Politika -

U23ko hauteskundeak

Boto baliogabeak berrikusteko PSOEk egindako eskaera ez onartzea eskatu du Konstituzionaleko Fiskaltzak

Bihar, asteartea, bilduko da Konstituzionala uztailaren 23ko Madrilgo botoak berrikustea baimenduko duen ala ez deliberatzeko. Gaur, bestalde, aho batez atzera bota du Laura Diez magistratua auzitik baztertzeko PPk egindako eskaera.

Boto-emaile bat boza hautetsontzian sartzen. Argazkia: EFE
Boto-emaile bat boza hautetsontzian sartzen
Boto-emaile bat boza hautetsontzian sartzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan uztailaren 23ko hauteskundeetan Madrilen zenbatutako 30.000 boto baliogabeak berrikusteko PSOEk egindako eskaera ez onartzea eskatu du Auzitegi Konstituzionaleko Fiskaltzak gaur, astelehenarekin. Halaber, PPko Carlos Garcia Adanerori diputatu hautatu izendapena kentzea galdegin du. 

21 orriko idatzian jaso ditu eskaera horiek, Europa Press albiste agentziak jakin ahal izan duenez. Hala, Pedro Crespo fiskalak ziurtatu du Gorenaren epaian jasotako arrazoiak bat datozela konstituzioaren jurisprudentziarekin. Gauzak horrela, Fiskaltzak uste du Gorenaren erabakiak ez duela sozialisten oinarrizko eksubidea urratzen.

Konstituzionalak bihar emango du PSOEren helegitearen gaineko erabakia

Auzitegi Konstituzionalak, baina, ez du bihar arte ezagutaraziko azken erabakia. 09:00etan bilduko dira uztailaren 23ko botoak berrikusteko baimena emango duten ala ez deliberatzeko, alegia, PSOEren eskaerari men egingo dioten ala ez erabakitzeko. Bestalde, gaur, Konstituzionalak atzera bota du Laura Diez magistratua auzitik baztertzeko PPk egindako eskaera.

Gaur jakin denez, Bigarren Aretoko magistratu guztiek —lau progresista eta bi kontserbadore— adostu dute Laura Diez auzitik ez batzertzea. Horrenbestez, aipatu aferaren inguruko azken erabakian parte hartuko du.

Alberto Nuñez Feijooren alderdiak eskatu zuen Diez auzitik baztertzea, "PSOEeren Gobernuan goi kargu" izan zenez, haren "erabakia inpartziala" izango zela arrazoituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Madril Hauteskundeak