Politika -

POLEMIKA

Otegik hauteskunde kanpainarekin lotu du jasotzen ari den kritika andana, eta ez etikarekin

Urdaibaiko arraunlari batek presoei egindako eskaintzari berak hauspoa eman ondoren etorri dira kritikak. Terrorismoaren biktimak umiliatzen saiatu dela esatea, "ayusismo edo trumpismo politikoa" egitea da bere aburuz.

Arnaldo Otegi, artxiboko irudi batean.
Arnaldo Otegi, artxiboko irudi batean.
Arnaldo Otegi, artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontxako Bandera irabazi ostean Iñaki Goikoetxea Udaibaiko arraunlariak ETAko presoak gogoan izatea txalotu zuen Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak, eta kritika ugari etorri zaizkio, Iñigo Urkullu lehendakariarengandik hasita. Ezker abertzaleko buruzagiak argi du kritikok ez dutela zerikusirik etikarekin eta hauteskunde kanpainarekin lotu ditu zuzenean.

SER irrati-katean gaur egindako adierazpenetan, Otegik adierazi du bere hitzekin terrorismoarekin biktimak umiliatzen saiatu zela esatea "onartezina" dela. Hori "ayusismo edo trumpismo politikoa" egitea da bere aburuz.

Joan den igandean, X sare-sozialean EH Bilduko koodinatzaileak ondorengoa idatzi zuen, Goikoetxearen hitzei erreferentzia eginda: "Zurekin beti emozionatzen gara, Iñaki! Eskerrik asko beti euskal preso politikoak gogoratzeagatik eta zorionak Arraun Lagunak eta Urdaibai".

Otegik nabarmendu du iaz ere sare-sozialetan antzeko mezu bat idatzi zuela eta ez zela polemikarik piztu. "EH Bilduren gorakada eragozteko" abian jarri duten "eztabaida artifizial" bat ikusten du guzti honen atzean.

Lehendakariak bakarrik ez, EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek, PPk eta terrorismoaren biktimen hainbat elkartek deitoratu dituzte asteon Otegiren hitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Presoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak