Politika -

HIZKUNTZA KOOFIZIALAK

Irlandako gaelikoa, EBn ofiziala den hizkuntza gutxitu bakarra

Gaur egun 24 hizkuntza ofizial daude EBn, eta Europan dauden 60 hizkuntza gutxitutatik bakarra dago onartuta, gaelikoa. Gaurtik aintzinera Europar Batasuneko hogeita zazpi Estatuek aho batez onartu beharko dute euskara, katalana eta galiziera ofizial bihurtzea.

Imagen: EITB
Imagen: EITB
Imagen: EITB

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskara, katalana eta galiziera Diputatuen Kongresuan erabilera normaleko hizkuntza bihurtuko den egun berean, Europan lehen eztabaida egingo da hiru hizkuntza horiek Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa onar daitezen eskatzeko.

Gaur egun 24 hizkuntza ofizial daude Europar Batasunean: alemana, bulgariera, txekiera, kroaziera, daniera, eslovakiera, esloveniera, espainiera, estoniera, finlandiera, frantsesa, grekoa, hungariera, ingelesa, irlandera edo gaelikoa, italiera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa, errumaniera eta suediera.

Azken sarrera Irlandako gaelikoa edo irlandera izan zen, 2022an Europar Batasuneko hizkuntza ofizial bihurtu zena. Gaelikoa salbuespenezko kasua da. Irlandak, 1973an EBn sartu zenean, ingelesa hartu zuen hizkuntza ofizialtzat, baina 2005ean gaelikoa gehitzea eskatu zuen, herrialde osoan ere koofiziala dena.

Gaelikoak 200.000 hiztun inguru ditu, euskara edo katalana erabiltzen duten pertsonen kopuruaren azpitik.

Argazkia: EITB

Argazkia: EITB

Are gehiago, EBn dauden hizkuntza ofizial batzuek katalana edo euskara baino hiztun gutxiago dituzte, malterak kasu.

Euskara, katalana eta galegoa Europar Batasuneko hizkuntza ofizial izateko lehen urratsa Espainiako Gobernuari dagokio, eta eman du lehen pausoa. Gaurtik aurrera hogeitazazpi estatuek eztabaidatuko dute gaia Europako Kontseiluan, baina ikusteko dago zer gertatuko den, hainbat estatu eszeptiko agertu baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Euskaraz Politika Bizkaia Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Galizia