Politika -

Eudel

Eudelen "gertutasun eta adostasun" balioak goratu ditu Apraizek, udalen eta herritarren erronken aurrean

Tabakaleran bildu dira goizean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako ordezkariak, 2023-2027 agintaldiko lehen batzarrean. Bertan, Derioko alkate Esther Apraiz aukeratu dute presidente.

Esther Apraiz eta Gorka Urtaran
Esther Apraiz eta Gorka Urtaran
Esther Apraiz eta Gorka Urtaran

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Derioko alkate Esther Apraiz aukeratu dute gaur, asteartearekin, Eudeleko presidente Euskal Autonomia Erkidegoko alkateek, txalo artean. EAEko hiru lurraldeetako ordezkariak bildu dira Tabakaleran, goizean, 2023-2027 agintaldiko lehen batzarra egiteko.

10:30ean hasi dute ekitaldia Donostiako alkate Eneko Goiaren "ongietorriarekin". Hitza hartzen lehena Azpeitiko alkate Nagore Alkorta izan da, aurrerantzean, Jose Antonio Santanorekin batera, Eudeleko presidenteorde izango dena.

Eudelek duen bederatzigarren elkarteburua da Apraiz, erakundea zuzentzen duen bigarren emakumea, eta Bizkaia ordezkatzen duen seigarren presidentea. Gaurko hitzaldian pozik agertu da izendapenarekin. "Ohorea da EAEko udalen ordezkari izatea", adierazi du. Halaber, orain artekoek egindako lana goretsi du, eta Gorka Urtaranentzat —orain arte Eudeleko presidente izan da— ere izan ditu esker oneko hitzak.

Indartsu dagoela esan du, karguak dakarkion arduraz jakitun. "Eudel herrien ahotsa da, ahots plurala eta parte-hartzailea", baieztatu du.

Gauzak horrela, elkarrizketa eta adostasuna zaintzen jarraitzeko deia egin du, dela elkartean bertan, dela lan-talde guztietan, "udalerrien helburu bateratuengatik eta herritarren ongizateagatik nahiz bizi kalitateagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Politika Eguneko albisteak Albisteak Derio Iruñeko Udala EUDEL