Politika -

Jaurlaritzara iritsiz gero

EH Bilduk 'estatus juridikoa' emango dio euskarari

Laura Mintegi lehendakarigaiak esan du EH Bilduk Hezkuntzako hizkuntza ereduak “gainditu”ko dituela, eta erakunde guztietan euskara lan egiteko hizkuntza izango dela.

Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Hezkuntzan hizkuntza ereduak “gaidituko” ditu, euskararentzako “estatus juridikoa” defendatuko du, eta "erakunde osoan euskara erabiltzea" bilatuko du, datorren hauteskundeen ostean Jaurlaritzara iristen bada.

Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia Donostian egindako prentsaurrekoan Iratxe Ibarra Hizkuntza Normalkuntza zinegotziarekin izan da.

Mintegik azaldu duenez, euskaren egoera “ez da ona”, batzuek kontrakoa sinetsi nahi duten arren, eta EH Bilduk programa bat egin du egoera horri aurre egiteko. Euskara normalizatzeko prozesua “geldituta” baitago.

Euskararen erabilera % 14koa dela nabarmendu du, eta zifra horrek euskal hizkuntza egoera arriskutsuan jartzen duela gaineratu du.

“Politikoki, ez da hizkuntzaren aldeko apustu serioa egin, ez dago legalki babestuta eta ez da bermatzen bere ohiko erabilera”, horregatik, egoera honen aurrean, “hezkuntza politika berri bat ezarri beharra dago”, azaldu du Mintegik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea