Politika -

2023-2024 URTE JUDIZIALA

Astelehen honetan irekiko da urte judiziala EAEn, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia blokeatuta dagoela

BJKNk ia bost urte daramatza jardunean. Iaz, ikasturte hasierako ekitaldi horretan, Urkullu lehendakariak "sinestezintzat" jo zuen egoera, eta "alderdikeriak alde batera" uzteko eskatu zuen.

Subijana, Urkullu eta Adan, iazko ekitaldian.
Subijana, Urkullu eta Adan, iazko ekitaldian.
Subijana, Urkullu eta Adan, iazko ekitaldian.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Urte Judizialaren abiatzeko ekitaldia egingo da astelehen honetan, Bilbon, Iñaki Subijana EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru direla. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ere parte hartuko du ekitaldian.

11:30ean, Urkullu eta Melgosa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiarekin bilduko dira, eta 12:15ean hasiko da urte judiziala abiatzeko ekitaldia.

Aurten ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia blokeatuta dagoela ekingo dio Justiziak ikasturteari. BJKNk ia bost urte daramatza jardunean. PPk Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko blokeoa jarri duenez, organoak behin-behineko egoeran jarraitzen du, nahiz eta Europako Batzordeak eta Europako Kontseiluak ohartarazi duten Botere Judiziala jardunean egoteak kinka larrian jartzen duela demokrazia.

Iazko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak esan zuen "sinestezina" dela Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritu ez izana, eta dei egin zuen "guztion ongizate lehenestera, alderdien, korporazioen edo elkarteen interesen gainetik". Ildo beretik aritu zen Iñaki Subijana EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea ere, Justizia "mimoz zaintzeko" eskatu zuen, "eztabaida alderdikoiaren eremutik kanpo utzita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia