Politika -
Ertzaintza
ErNEren salaketak Legebiltzarrean azaltzea eskatu dio UPyDk Aresi
1.300 lanposturen esleipenean ''kutunkeria nagusitu'' dela eta ''eskandaluzko'' legegintzaldi honetan ''unitate fantasmak'' sortu dituztela salatu du Ertzaintzako sindikatuak.
Erredakzioa
ErNE sindikatuak egindako salaketa ''larriak'' Eusko Legebiltzarrean azaltzea eskatu dio Gorka Maneiro UPyD Euskadi alderdiko parlamentariak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari.
Asteburuan kaleratu duten ohar batean, 1.300 lanposturen esleipenean ''kutunkeria nagusitu'' dela eta ''eskandaluzko'' legegintzaldi honetan ''unitate fantasmak'' sortu dituztela salatu dute Ertzaintzako sindikatuko ordezkariek. Halaber, ''orain arte ezezagunak ziren kasta berriak'' sortu dituztela kritikatu dute, eta jarrera horrek langileen lan baldintzak ''larriki'' kaltetzen dituela salatu dute.
''Orain arte inoiz sinestu ez duten euskalduntze politika bati jarraituz'', 300 langile lantokirik gabe utzi izana ere kritikatu dute ErNE sindikatuko ordezkariek.