Politika -

Gernika

Guztiontzako Herriak "babes osoa" agertu dio Jose Mari Gorroñori alkate karguan jarrai dezan

Gernikako Udalak bilkura deitu du arratsalderako, eta, aurreikusitakoaren arabera, Jose Mari Gorroñok ez du Alkatetza utziko.

Jardungo alkate Jose Maria Gorroño
Jardungo alkate Jose Maria Gorroño
Jardungo alkate Jose Maria Gorroño

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztiontzako Herria plataformak agerraldia egin du goizean, Gernikako Udalean udal eta foru hauteskundeen ondotik sortutako "anabasaz" jarduteko, eta jardungo alkate denari, Jose Maria Gorrroñori, babes osoa agertzeko. Hain zuzen ere, alkate karguan jarraitzea eskatu diote, jeltzaleek hauteskundeen ostean itundutako akordioa hautsi dutela arrazoituta.

EAJk, aldiz, ukatu egin ditu adierazpenok. "Egia da idatziz Gorroñok ez zuela jaso kargua utziko zuenik, baina bai ahoz". Hartara, hitza betetzeko deia egin diote.

Guztiontzako Herriak eta EAJk Gernikan elkarrekin gobernatzeko ituna egin zuten, iragan maiatzaren 28ko emaitzak ezagutu (EH Bilduk irabazi zuen Gernikan) eta egun gutxira. Babesaren truke, baina, jeltzaleek ezarritako betoa onartu zuen aipatu plataformak, alegia, hilabeteko epean Jose Maria Gorroñoren anaia Iñakik ordezkatuko zuela karguan. Orain, "EAJk ez du horrelakorik nahi", salatu du Guztiontzako Herria plataformako bozeramaile Nerea Revueltak, prentsaurrekoan. 

Bilkura dute arratsaldean

Gernikako Udalak bilkura deitu du arratsalderako, eta, aurreikusitakoaren arabera, Jose Mari Gorroñok ez du kargua utziko.

Bizkai Buru Batzarreko (BBB) ordezkariek ohar batean nabarmendu dutenez, EAJk bete egin du Gorroñoren inbestidurarako "hitzez" hartutako akordioa. Era berean, "datozen asteetan Gernikarako Gobernu programa errealista, anbizio handikoa eta ilusioz beterikoa gauzatzeko akordioa itxita izateko nahikoa osagai" daudela adierazi dute.

Itxaso Atutxa BBBko presidentea bere alderdiko ordezkariekin eta Gorroñoko taldearekin bildu zen asteartean Gernikan. Bi orduko bilera horretan, EAJren arabera, "bi aldeek egoera desblokeatzeko eta hiribildu honetarako gobernu-plan bat egiteko borondatea" agertu zuten.

Bestalde, EH Bilduk "erantzukizuna" eskatu die EAJri eta Gutziontzako Herria taldeari, Gernikan "desgobernu eta paralisi egoera anormala" sortu eta "edukirik gabeko inbestidura-ituna" ixteagatik, indar bozkatuenari Alkatetza kentzeko.

Era berean, koalizioa prest agertu da Gernikaren "etorkizunaz hitz egin nahi duten guztiekin akordioak lortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Gernika-Lumo argazkiak EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa