Politika -

AMNISTIA

Kataluniako prozesu independentistagatik 2013tik zigortutako politikariak amnistiatzea proposatuko du Sumarrek

Halaber, 2017ko urriak 1eko erreferendumagatik inputatutako poliziei ere amnistia ematea jasotzen du ezkerreko koalizioak datorren astean aurkeztuko duen proposamenak.

Enrique Santiago Sumarreko diputatua, artxiboko argazki batean. EFE
Enrique Santiago Sumarreko diputatua, artxiboko argazki batean
Enrique Santiago Sumarreko diputatua, artxiboko argazki batean. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan, amnistiak zeresana ematen jarraitzen du. Atzo, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari amnistiari buruz galdetu ziotenean esan zuen talde parlamentarioekin negoziazioak amaitutakoan "jarrera zehatza" jakinaraziko dutela. Testuinguru horretan, gaur Sumarrek iragarri du asteartean aurkeztuko duela amnistia legeari buruzko irizpena.

El Periodico hedabideak ezkerreko koalizioak aurkeztuko duen proposamenaren zenbait xehetasun aurreratu ditu, bere edizio digitalean. Horren arabera, Kataluniako prozesu independentistagatik 2013tik zigortutako politikariak amnistiatzea proposatuko du Sumarrek, eta baita, 2017ko urriak 1eko erreferendumagatik inputatutako poliziak ere.

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko jarduneko bigarren presidenteorde eta Sumarrek buruzagia denak RTVEn egindako iragarpenaren ostean, Enrique Santiago diputatuak azalpenak eman ditu kazetarien aurrean. Horren esanetan, legelariak eta akademikoak ari dira testua idazten, baian ez dute astelehenera edo asteartera arte amaituko.

Santiagoren ustez, etorkizuneko amnistia legearen helburuak izan behar du Kataluniako normalizazioan "aurrera egitea" eta "politikoki zintzilik dauden egoera guztiak estaltzea". 

Azaldu duenez, Espainiako Estatua dagoeneko neurriak hartzen ari da 2017ko urriaren 1eko gertakariek Katalunian eragindako egoerak "arintzeko". Ildo horretan, adierazi du "arduradun nagusiak" ziren pertsonak epaitu zituztela, eta, zigorraren zati handi bat bete ondoren, indultua eman zietela.

Bartzelonako Ateneu Barcelonès eraikinean aurkeztuko du Sumarrek, asteartean 19:00etan, bere proposamena. Hainbat adituk hartuko dute parte. 

Bere aldetik, Felix Bolaños Espainiako Gobernuko jarduneko Presidentzia ministroak argi utzi du Sumarren amnistiari buruzko txostenak ez duela PSOEren jarrera zehazten:

Bolañosek dio Sumarren amnistiari buruzko txostenak ez duela PSOEren jarrera zehazten
Bolañosek dio Sumarren amnistiari buruzko txostenak ez duela PSOEren jarrera zehazten
Bolañosek dio Sumarren amnistiari buruzko txostenak ez duela PSOEren jarrera zehazten

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Kataluniako azken albisteak Politika Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Sumar alderdia albisteak Amnistia Legea