Politika -

INBESTIDURA

Unidas Podemos ere, Sumarren Amnistia Lege proposamenetik kanpo

Isa Serra alderdi morearen bozeramaileak esan du proposamena ez dagoela UPren agendaren barruan.

Belarra eta Serra. Argazkia: Efe
Belarra eta Serra. Argazkia: Efe
Belarra eta Serra. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isa Serra Unidas Podemosen bozeramaileak esan du bere alderdiak ez duela Yolanda Diaz Sumarren buru eta Espainiako Gobernuko presidenteordeak idatzi duen Amnistia Lege proposamenaren berri, eta ez duela parte hartu bere idazketa prozesuan.

Proposamena ofizialki aurkeztu baino egun batzuk lehenago zenbait mediotan argitaratu bada ere, Isa Serrak kazetariei esan die ez duela testuaren berri. Gainera, azpimarratu du ez dagoela UPren agendan.

"Yolanda Diazen proposamena da, ez dugu horren berri, eta Podemosen beste gauza batzuetan gabiltza: eskubide sozialak, eskubide demokratikoak, garraio publikoa merkatzea, alokairuaren prezioari muga jartzea, Mozal Legea indargabetzea… eta feminismoan aurrerapausoak ematen Irene Montero Berdintasun ministroa buru dela", azaldu du.

"Gure proposamenak Sumarri eta PSOEri helarazi dizkiegu, eta erantzunaren zain gaude", gaineratu du, Sumarren talde parlamentarioko elkarrizketetatik harago "Yolanda Diazekin bilerarik ez" dela izan aipatu aurretik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak Alderdi Sozialista Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua albisteak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Sumar Mugimendua Espainiako Amnistia Legea