Politika -
Epaia betetzeko
Valentziako Udalak ohorezko alkate titulua kenduko dio Francori
Epai judizial baten ondorioz, Francok Valentzia hiriko ohorezko alkatea izateari utzio dio. Epaileen arabera, titulua "Konstituzioaren aurkakoa da".
Erredakzioa
Valentziako Udalak hiriko ohorezko alkate titulua kenduko dio Francisco Francori, Valentziako Administrazioarekiko Auzietako 5. Gelak agindutakoa betetzeko. Epaitegi honen arabera, titulua "Konstituzioaren aurkakoa da".
2011ko uztailaren 29an Compromis udal-alderdiak Francori titulu hura kentzea proposatu zuen, baina osoko bilkurak atzera bota zuen mozioa. Ondorioz, alderdi honek akordio honen aurkako helegitea aurkeztu zuen epaitegian. Titulua 1939eko maiatzaren 1ean eskaini zioten Francori.
Alfonso Grau Valentziako alkateaordeak ohar baten bidez azaldu duenez, Udalaren abokatuak helegitea ez onartzea eskatu zion epaitegiari, "diktadorea hil denez, titularen izaera zibila desagertu delako; beraz, ez da beharrezkoa titulua baliogabetzea".
Honen harira epaileak azpimarratu duenez, "ohorezko titulua duenak ez du Estatuko Burutza demokratikoki lortu, eta ohore hau mantentzea Espainiako Konstituzioaren aurka doa".
Valentziako alkateordeak iragari duenez, Udalak ez du helegitearen aurkako helegiterik jarriko. Izan ere, "titulua lehen kendu ez badugu, momentuan beharrezkoa ez zela uste genuelako izan da".