Politika -
Kartzela-politika
EH Bildu:'Presoen arazoa konpontzeak talde kontinuistak ekidingo ditu'
Laura Mintegi Euskal Herria Bilduren lehendakarigaiaren ustez, egoera hori ez konpontzeak datozen belaunaldiek gatazka bera izatea eragingo luke.
Erredakzioa
Laura Mintegi Euskal Herria Bilduren lehendakarigaiak astearte honetan ETAko presoen egoerari irtenbidea jarri behar zaiola nabarmendu du, etorkizunean egoera berarekin ez jarraitzeko.
Mintegik Catalunya Radiori eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, presoen arazoa irtenbidearen parte da, eta horri irtenbiderik ez jartzeak etorkizuneko taldeek gatazka berbera izatea eragingo luke.
Gobernuak bultzatutako hauteskunde legearen erreformaren inguruan ere hitz egin du ETArengatik erbesteratuek bozkatu dezaten, eta neurri hau "pertsona horienganako errespetu falta" dela nabarmendu du, bere ustez, haien botoa nahi dutenean soilik gogora ekarri dutelako.
Halaber, Mintegik ez du aliantzarik baztertu EAEko hauteskundeetarako, eta "mundu guztiarekin" hitz egingo duela nabarmendu du, "gertu ala urruti izan, zerbait esateko duen bitartean eta herrialdean ordezkapen politikoa duen bitartean", azaldu du.
Kataluniak paktu fiskala eskatzearen inguruan, "era zabalean" lortzea nahi duela azaldu du, eta Euskadirentzat baliabide ona izan dela gaineratu du. Halere, orain burujabetza osoa izatean dagoela gai nagusia azpimarratu du.