Politika -
Hauteskunde legea
Legea aldatuko dute, 'ETArengatik erbesteratuek' bozkatu ahal izateko
Barne ministroaren hitzetan, Hauteskunde Legearen erreforma "bideragarria" eta "posiblea" da, maila tekniko eta juridikoan, eta Konstituzioari begira.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak iragarri duenez, "ETArengatik erbesteratuek" bozkatu ahal izateko Hauteskunde Legea aldatuko dute; izan ere, ministroaren hitzetan, erreforma "bideragarria" eta "posiblea" da, maila tekniko eta juridikoan, eta Konstituzioari begira.
Horrela adierazi du Fernandez Diazek, ETAren mehatxuagatik alde egin zutenek EAEn eta Nafarroan bozkatzeko eskubideari buruz adituekin egin duen bilera batean.
Barne ministroak Parlamentuko alderdiei Hauteskunde legearen erreforma lehenbailehen aurkeztuko diela iragarri du. "Ez gara datozen hauteskundeetan pentsatzen ari, datozen belaunaldietan baizik", esan du.