Politika -

PP

Javier de Andres, EAEko PPko presidente izateko hautagai bakarra

Diputatu arabarrak 707 abal aurkeztu ditu. Feijook eta Iturgaizek babesa agertu diote.

Javier de Andrés. EITB
Javier de Andrés. EITB
Javier de Andrés. EITB

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres diputatu arabarra izango da hautagai bakarra EAEko PPko presidente izateko, 'popularrek' azaroan egitekoa duten biltzarrean.

Hautagaitzak aurkezteko epea 18:00etan bukatu da, eta De Andres izan da bere burua aurkeztu duen bakarra. 707 abal aurkeztu ditu.

Abalak entregatu eta gero, De Andresek adierazi du "ilusio handia" duela hiru lurraldeetan jaso dituen babesengatik.

"Eskerrik asko abalak biltzen lan egin duzuen guztioi, ziur nago biltzar berritzailea izango dela, Euskadik behar duen proiektua gaurkotzeko", nabarmendu du.

Biltzarraren Antolakuntza Batzordeak 48 orduko epea du orain abalak egiaztatzeko, eta ostiralean bilduko da hautagaitza ofizialki aldarrikatzeko.

Alberto Nuñez Feijoo Espainiako PPko presidenteak eta Carlos Iturgaiz EAEko PPko buruak babesa agertu diote De Andresi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Euskadiko PP Javier de Andres Eguneko albisteak Albisteak