Politika -

Euskara

Sendagortak eta Garamendik barkamena eskatu diote Urkulluri asteleheneko gertakariagatik

Bi enpresariek telefono dei bana egin diote lehendakariari ostegun honetan, gertatutakoarekin ados ez daudela adierazteko.

Iñigo Urkullu bere hitzaldian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Iñigo Urkullu bere hitzaldian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Iñigo Urkullu bere hitzaldian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia Enpresaren Institutuko presidente Andres Sendagortak eta CEOEko presidente Antonio Garamendik barkamena eskatu diote Iñigo Urkullu lehendakariari, joan den astelehenean Familia Enpresaren Institutuaren urteroko biltzarrean hitzaldia euskaraz hasi zuenean gertatutakoagatik.

Bi enpresariek telefono dei bana egin diote lehendakariari ostegun honetan, gertatutakoarekin ados ez daudela adierazteko.

Iñigo Urkulluk euskaraz ekin zion hitzaldiari, eta minutu batzuk hizketan zeramatzanean, entzule batzuk eztulka hasi ziren entzunaretoan, haren hizketaldia oztopatuz. Lehendakariak 10 segundo itxaron zituen hitz egiten jarraitu aurretik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Iñigo Urkullu Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak