Politika -

AMNISTIA LEGEA

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko zortzi epailek amnistia legea arbuiatzeko osoko bilkura eskatu dute

PPk izendatutako zortzi epailek ohar bat bidali dute, amnistia legearen aurka duten "kezka" adierazteko.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko egoitza. Argazkia: EITB Media
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko egoitza.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko egoitza. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) zortzi epailek ezohiko osoko bilkura bat egitea eskatu diote Vicente Guilarte presidenteari, epaileen gobernu-organoak amnistiaren legea arbuiatzen duela adierazteko.

Eskaera egin duten epaileak Alderdi Popularrak izendatu zituen hauek dira: Carmen Llombart, Jose Antonio Ballestero, Francisco Gerardo Martinez-Tristan, Juan Manuel Fernandez, Juan Martinez Moya, Jose María Macias, Nuria Diaz Abad eta María Angeles Carmona.

"Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, adierazpen honen bidez, kezka eta atsekabe handia adierazten du neurri horrek Espainiako zuzenbide-estatua degradatzea dakarrelako, eta hori, onartzen den unetik aurrera, aldarrikapen formal hutsa izango da. Horrek, ezinbestean, ondorioak ekarriko ditu Espainiaren benetako interesen kaltetan", adierazi dute epaile horiek.

Ohar bidez azpimarratu dutenez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak "gero eta kezka handiagoarekin ikusi ditu alderdi politiko minoritario batzuetako kideek 2017ko urriaren 1eko gertakarien ondorioz egindako delituen balizko amnistiari buruz egindako adierazpenak".

Agirian salatu dutenez, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak amnistia "Espainiaren interesagatik" justifikatu badu ere, eskuineko alderdien balizko gobernu bat eragozatea eta Sanchez bera Gobernuan mantentzea da benetako helburua.

Gainera, gogorarazi dutenez, amnistia "ez da bideragarria esparru konstituzionalaren barruan, eta bateraezina da zuzenbide-estatuarekin". Dokumentuan, halaber, kritikatu egiten da amnistiari buruzko legea lege-proposamen gisa izapidetzea, ez proiektu gisa, horrela saihestu egingo delako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eginkizuna.

PP: "Umiliazioa da"

Bestalde, Alderdi Popularrak ohar bat igorri du esanez ez dagoela lagapenik "Sanchez egiteko prest ez dagoenik".

"PSOEk eta ERCk ez dute akordiorik iragarri, amore ematea baizik; gure herriarentzako umiliazio honen aurrean, beste hainbat gauzatan bezala, PSOEko idazkari nagusiak Alderdi Popularra izango du aurrean", gaineratu dute PPko iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesuaren azken ordukoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia Espainiako Amnistia Legea gaur