Politika -
Erabaki judiziala
Epaileak espetxera bidali ditu Al Kaidako ustezko beste bi kideak
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxealdia ezarri die ostegunean Ciudad Realen atxilotutako beste bi kideei. Talde terroristaren kide eta lehergaiak izatea leporatu die.
Erredakzioa
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali ditu ostegunean Ciudad Realen atxilotutako bi kideak. Cadizen atxilotutako Al Kaidako hirugarren ustezko kidea kartzelan dago jada. Ruzek talde terroristaren kide eta lehergaiak izatea leporatu die.
Epaileak Pedro Martinez Torrijos fiskalaren eskaera aintzat hartu du, eta atxilotuei espetxealdia ezarri die eguerdi honetan, behin-behineko kartzelaldia 48 orduz luzatu ostean. Cengiz Yalcin Turkiako herritarra espetxera ere bidali zuen ostiralean.
"Talde terroristekiko loturengatik, aldez aurretik ikertutako lagunekin atxilotuek harremanak dituztela egiaztatuta geratu da", esan du epaileak, "haien artean ezagutu direlako". Gainera, AEBetako lekuko batek ere atxilotuak ezagutu dituela argitu du epaileak.
Halaber bi atxilotuei, errusiarrak, lehergaiak izatea leporatu diete, turkiarraren etxebizitzan "kalte handia eragiteko lehergailu bat" aurkitu zutelako, TEDAXeko txostenak azpimarratu duenez.